Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Bertsulari Ttiki Eguna, Larzabalen eta Miarritzen

2015/05/31
Bertsularien Lagunak Elkarteak eta Seaskak elkarlanean antolatzen dugun Bertsulari Ttiki ospakizunak iragan berritan, balorazio positiboa egin dute Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko bertsularitza erakasleek.

Larzabalen

Maiatzaren 22an Larzabaleko Herriko Gelan iragan zen Bertsulari Ttiki Egunak ondoko egitaraua izan zuen:

10:00-13:00 Ikastolek, ikasturtean zehar bertsularitza kurtsoetan egindako bertsu sorten emanaldia, Oskar Estanga musikarien laguntzarekin. Tartean, haurrek Oskar Estangak eta Eneritz Zabaletak eskainitako bertsualdi musikatua entzuteko parada izan zuten. Aurkezle lanetan, Xan Alkahatek jardun zuen.

 Larzabale Bertsulari Ttiki 2015 (1).JPG

Orotara 10 ikastolak parte hartu zuten eta 250 haur inguru bildu ziren: Aloze, Arberua, Baigorri, Baigura, Donapaule, Donibane Garazi, Hazparne, Oztibarre, Ortzaize, eta Sohüta.

Miarritzen

Maiatzaren 29an Miarritzeko Jai-Alai esker-paretan iragan zen Bertsulari Ttiki Egunak ondoko egitaraua izan zuen:

10:00-13:00 Ikastolek, ikasturtean zehar bertsularitza kurtsoetan egindako bertsu sorten emanaldia, Oskar Estanga musikarien laguntzarekin. Tartean, haurrek Uxue Alberdi eta Sustrai Colina bertsulariak bertsutan entzuteko parada izan zuten. Aurkezle lanetan, Xan Alkhatek jardun zuen.

 Miarritze Bertsulari Ttiki 2015 (1).JPG

Orotara 14 ikastolak parte hartu zuten eta 500 haur inguru bildu ziren: Itsasu, Kanbo, Uztaritze, Urruña, Miarritze, Baiona Hiriondo, Baiona Oihana, Hendaia, Hiriburu, Angelu, Azkaine, Sara, Donibane Lohizune, eta Senpere..

Orotara

Aurtengo bi Bertsulari Ttiki Egunetan 24 ikastola (750 haur inguru) bildu dira.

Parte hartzaileak.- Bertsu-erakasleak: Odei Barroso, Aimar Karrika eta Xan Alkhat. Bertsulariak: Oskar Estanga, Eneritz Zabaleta, Uxue Alberdi eta Sustrai Colina. Musikaria: Oskar Estanga.