Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Bertsulari Ttiki Eguna, Larresoron, Hendaian, eta Aiziritzen

2016/05/25
Bertsularien Lagunak Elkarteak eta Seaskak elkarlanean antolatzen dugun Bertsulari Ttiki ospakizunak iragan berritan, balorazio positiboa egin dute Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko bertsularitza erakasleek.

Larresoron

Apirilaren 29an Larresoroko Herriko Gelan iragan zen Bertsulari Ttiki Egunak ondoko egitaraua izan zuen:

10:00-13:00 Ikastolek, ikasturtean zehar bertsularitza kurtsoetan egindako bertsu sorten emanaldia, Maddalen Arzallus musikarien laguntzarekin. Tartean, haurrek Amets Arzallusek eta Battitt Crouspeyrek eskainitako bertsualdi saioa entzuteko parada izan zuten. Aurkezle lanetan, Aimar Karrikak jardun zuen.

 Larresoro bertsulari Ttiki 2016

Orotara 9 ikastolak parte hartu zuten eta 322 haur bildu ziren: Hazparne, Kanbo, Lekorne, Senpere, Sara, Uztaritze, Itsasu, Baiona Polo, eta Baiona Oihana.

Hendaian

Maiatzaren 13an Hendaiako Varietés Zinema gelan iragan zen Bertsulari Ttiki Egunak ondoko egitaraua izan zuen:

10:00-13:00 Ikastolek, ikasturtean zehar bertsularitza kurtsoetan egindako bertsu sorten emanaldia, Oskar Estanga musikarien laguntzarekin. Tartean, haurrek Maddalen Arzallus eta Amets Arzallus bertsulariak bertsutan entzuteko parada izan zuten. Aurkezle lanetan, Aimar Karrikak jardun zuen.

 Hendaia Bertsulari Ttiki 2016

Orotara  7 ikastolak parte hartu zuten eta 293 haur bildu ziren: Miarritze, Hiriburu, Donibane Lohizune, Azkaine, Angelu, Urruña, eta Hendaia.

Aiziritzen

Maiatzaren 20an Aiziritzeko Herriko Gelan iragan zen Bertsulari Ttiki Egunak ondoko egitaraua izan zuen:

10:00-13:00 Ikastolek, ikasturtean zehar bertsularitza kurtsoetan egindako bertsu sorten emanaldia, Oskar Estanga musikarien laguntzarekin. Tartean, haurrek Maddi Sarasuak eta Maddalen Arzallusek eskainitako bertsualdi saioa entzuteko parada izan zuten. Aurkezle lanetan, Xan Alkahatek jardun zuen.

 Aiziritze Bertsulari Ttiki 2016

Orotara 8 ikastolak parte hartu zuten eta 237 haur bildu ziren: Aloze, Arberua, Baigorri, Amikuze, Donibane Garazi, Ortzaize, Larzabal, eta Sohüta.

Orotara

Aurtengo hiru Bertsulari Ttiki Egunetan 24 ikastola (850 haur inguru) bildu dira.

Parte hartzaileak.- Bertsu-erakasleak: Odei BarrosoAimar KarrikaXan Alkhat eta Egoitz Zelaia. Bertsulariak: Maddalen Arzallus, Amets Arzallus, Battitt Crouspeyre, eta Maddi Sarasua. Musikariak: Maddalen Arzallus eta Oskar Estanga.