Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Bertsulari gazteen xapelgoa Azkainen

2023/05/09
Gazte Xilaba, eskolarteko bertsularien kanporaketa iragan zen.

12 bertsulari gaztek abestu zuten joan den larunbatean Azkaingo Biltoki gelan, June Elizondo San Sebastian gai jartzaile zutelarik. Epaile lanetan Maialen Berra, Iban Thikoipe eta Ainhoa Sasarua aritu ziren. Finala maiatzaren 28an izango da goizeko 11:00etan Itsasuko Sanoki gelan. Finalistak hauexek izango dira: Haize Lekuona Blanco, Ibai Lekuona Darceles, Oihan Perez Harispe, Aiantze Lannes Butron, Haira Aizpurua Ibargarai eta Unax Aizpurua Ibargarai.