Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Ate joka dugu Hernandorena Bertsu Sariketa

2018/09/05
Irailaren 14an hasiko da Hernandorena Bertsu Sariketa 2018. Hiru kanporaketa eta Finalarekin ospatuko da aurtengoa ere. Saio guziak arratseko 21:00etan izanen dira. Orotara 18 bertsularik hartuko dute parte.

Iazko formatuan dator aurtengo Hernadorena Bertsu Sariketa, Lau eguneko sariketa izanen da aurtengoa ere, hala nola, hiru kaporaketa eta Finala. Saio bakoitzean 6 bertsulari izanen dira lehian eta 3 epailek puntuatuko dituzte haien lanak.

Saioak, gaztetxeen inguruan izanen dira eta bertako gazteek antolatuko dute saio bakoitza Bertsularien Lagunak elkartearen eskutik.

Gaien sorkuntza eta aurkezpenaz, antolakuntzan parte hartu duten Gazte Asanbladako kideak arduratuko dira.

KANPORAKETAK: Lehena.- Hendaian, Baleak elkartean, Irailaren 14, 21:00etan Bigarrena.- Donapaulen, Aldaka gaztetxean, Irailaren 21, 21:00etan Hirugarrena.- Baigorrin, Bixentainian, Irailaren 28, 21:00etan

FINALA: Xehetasunak aitzinago emanen ditugu.

Bertan parte hartuko duten bertsulariak: Peru Abarrategi, Aitor Bizkarra, Sarai Robles, Maialen Akizu, Maddi Sarasua, Unai Mendiburu, Aitor Servier, Eli Pagola, Elixabet Etxandi, Jon Gurrutxaga, Joanes Illarregi, Asier Galarza, Paule Loizaga, Irati Alcantarilla, Ane Zuazubiskar, Jokin Bergara, Txaber Altube, eta Lurdes Ondaro.

Sariketa hau Taldekako XILABAren girotze fasean txertatuko da, beti ere, bertsularitzaren eta bertsuzaletasunaren sustapena eta giroa piztea helburutzat harturik.