Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Udazkenean jokatuko da bigarren Taldekako XILABA

2019/09/02
Aurten ere gai emaile, epaile, eta antolatzaile anitzen laguntzarekin, 9 taldetan banaturiko 34 bertsularik parte hartuko dute.

Irailaren 20an Itsasun hasiko da, eta 12 saio jokaturik azaroaren 16an Izturitzen bukatuko da xapelketa hau.

Lehen fasean 9 saio izanen dira, ondoren 2 finalerdi, eta final handia azkenik.

Faseak

Aldi guziez 2 talde lehiatuko dira, eta finala aitzinekora arte entzulegoko norbait eta beste ligaxketako bertsulariak izanen dira epaile.

Zato zu ere zure lagun, ezagun edo herrikideak,  sustengatzera, irri egitera eta txaloak jotzera... zu gabe ez baitira deus!