Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Aitor Sarasua Maritxalar zendu da

2018/11/15
Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakaria, zuzendaritzakidea eta bertsu erakasle izan zen Aitor Sarasua zendu da Itsasun.

Bizitzaren maitale eta zerbitzari,

etxekoei emana, lotua hitzari,

hain adar hauskorrean zenbiltzan dantzari,

ez zitzaion gehiago gelditzen ertzari,

agur ta mila esker gure txepetxari.