Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

II. Aitor Sarasua bertso-paper lehiaketa

2023/01/23
Aitor Sarasua bertsolariaren omenezko lehiaketa.

Adinaren araberako bi maila izango dira: helduen maila 16 urtez gorakoa: gutienez 6 bertso eta gehienez 10 bertso idatzi beharko dira. Gazteen maila 16 urtera artekoa: gutienez 4 bertso eta gehienez 8 bertso. Maila guztietan gaia, neurria eta doinua libreak izanen dira. Lanak igortzeko epea otsailaren 28an bukatuko da eta helbide elektroniko honetara igorri beharko dira: sarasua.lehiaketa@gmail.com. Sariak helduen sailean: 1. saria 300€, 2. saria 200€, 3.saria 100€. Gazteen sailean: 1.saria: taldekako Xilabako finalerako sarrera eta trikota berdingabea, 2.saria: taldekako Xilabako finalerako sarrera eta tixerta berdingabea eta 3.saria: taldekako Xilabako finalerako sarrera (2023ko beste final bateko sarrerarekin truka daiteke: Nafarroa edo Bizkaia).