Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Abiatu da Taldekako XILABA Xapelketa

2018/10/14
Pasa den asteburuan, Gameren eta Altzumartan jokatu dira Taldekako Xilaba Xapelketako ligaxken lehen bi saioak.

Ostiralean, Hendaiako Ostatu Batuak taldea, nagusitu zen Gameren bertako Kantiniersak taldeakin lehiatu ondoren. Saioa afari baten inguruan antolatu zen eta giro polita bizi izandu zen bertan bildutako bertsulari eta bertsuzaleen artean.

Gamere 2018

Bigarren saioa larunbatean ospatu zen Altzumartan. Saio hau ere afaldu ondoren izan zen, eta Otsoaren 7 umeak, Garaziko taldeak irabazi zuen bertako Eskukula taldeko kideekin lehia ederrean jardun ondoren. Bertan bildutakoek, bertsutaz gozatzeko parada ederra izan zuten.

Altatzumarta 2018

Datorren asteburuan, ligaxken beste bi saio ospatuko dira. Bihak urriaren 19an.

Bat, Sarako Trinketean jokatuko da 20:00etan, eta bertsu saioa izanen da. Ezkorbrutak taldeak antolatzen du saioa eta gomita Kosta ala Kosta taldeak jasotzen du.

Bigarrena, Heletako gaztetxean ospatuko da 19:00etan, bertsu talo afari formatuan izanen da eta antolatzailea Dilindan taldea izanen da. Gomita jasotzen duen taldea, Sasi Bertsolariak.

Zato hurbilekoen sustengatzera, gustukoen animatzera, eta orozgain bertsuaz gozatzera!