Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

53 gazte Orion eta 107 haur Baigorrin, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsu eskolen topaketetan

2019/05/11
Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsu eskola ezberdinetako gazteak eta haurrak bildu ziren Oroiko "Txurruka"eta Baigorriko "Oronozia" aterpetxeetan.

Apirilaren 15, 16, 17, 22, 23, 24 eta 25ean, Xibero, Lapurdi eta Baxenabarreko 30 bertsu eskoletako 160 gazte eta haur bildu ziren Orioko "Txurruka" eta Baigorriko "Oronozia" aterpetxeetan, hiru topaketetan. Hauekin batera lau erakasle eta bost begirale izan ziren bertan. Bertsuaren aitzakian elkartu, elkar ezagutu eta ongi pasatzea izan ziren topaketen helburuak. Haurren bi topaketetan, Xiba eta bertsularitzaren inguruko jolasekin iragan zuten egonaldia, eta gauak alaitzeko Gorka Rodrigez gitarrista izan zuten haiekin.   

Gazteen topaketan, tailerrak, eta hainbat aktibitate izan zituzten. Lehen egunean Zumaiako Telmo Deun arraun kirol elkartearen eskutik arraunean egiteko aukera izan zuten. Arratsean,  Andoni Egaña eta Onintza Enbeitaren bisita izan zuten eta afaldu ondoren bi bertsulariek saio bikaina eskaini zieten. Bigarren egunean Iñaki Gurrutxaga eta Jone Uria etorri ziren bisitan, arratsaldean elgarrekin parte hartu zuten "Pasa hitza" jokoaren inguruan, eta afaldu ondoren bi bertsulariak han bildutakoei, bertsu saio bikaina eskaini zieten. Bertara agertu zen baita ere Benito Lertxundi abeslaria, eta berarekin une goxo eta interesantea partekatzeko aukera izan zuten gazteak. Xabier Sukia ere hurbildu zen Orioko aterpetxera, eta gazteak, haren eskutik irratiko saio bat nola pasatzen den bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten . Itzultzean, Pasaiko Albaola museoa bisitatu zuten.

Topaketak 2019