Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

50 gazte Bidarrain eta 140 bat haur Baigorrin, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsu-eskolen topaketetan

2017/04/27
Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsu-eskola ezberdinetako gazteak eta haurrak bildu ziren Bidarraiko Artekan eta Baigorriko Oronozia Etxartean.

 

Topaketak

Apirilaren 17, 18, 19, 24, 25, 26 eta 27an, Xibero, Lapurdi eta Baxenabarreko 30 bertsu-eskoletako 190 gazte eta haur bildu ziren Bidarraiko Artean eta Baigorriko Oronozia etxartean, hiru topaketetan. Hauekin batera hiru erakasle eta lau begirale izan ziren bertan. Bertsuaren aitzakian elkartu, elkar ezagutu eta ongi pasatzea izan ziren topaketen helburuak. Haurren bi topaketetan, Xiba eta bertsolaritzaren inguruko jolasekin iragan zuten egonaldia, eta gauak alaitzeko Gorka Rodrigez gitarrista izan zuten haiekin.
Gazteen topaketan, tailerrak, jokuak, rafting, eta beste aktibitate batzuk izan zituzten. Astearte gauean, Maddalen Arzallus eta Xumai Muruaren bisita izan zuten. Arratsaldean elgarrekin parte hartu zuten "Pasa hitza" jokoaren inguruan, eta afaldu ondoren bi bertsulariak han bildutakoei, bertsu-saio bikaina eskaini zieten. Eta asteazken goizean Amets Arzallusen bisita jaso zuten, elkarrekin bertsularitzari buruz solasean jardun ondoren, gazteak Ametsek errandakoa arreta handiz entzun zuten.

 Topaketak 1