Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

100 haurretik gora Baigorrin, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsu-eskolen topaketetan

2015/04/20
Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsu-eskola ezberdinetako gaztetxoak bildu ziren bi egunez, Baigorriko Oronozia Etxartean.

Apirilaren 18 eta 19an, Xibero, Lapurdi eta Baxenaberreko 28 bertsu-eskoletako 100 haurretik gora bildu ziren Baiogorriko Oronozia etxartean. Hauekin batera 3 erakasle eta 9 begirale izan ziren bertan. Bertsuaren aitzakian elkartu, elkar ezagutu eta ongi pasatzea ziren Topaketen helburuak. Bi egunetan Xiba eta bertsolaritzaren inguruko jolasekin iragan zuten egonaldia.