Bertxoko Sariketa

Bertsotan Bagare Sariketak utzitako lekua bete zuen Arabako Bertsozale Elkarteak eta Hala Bedi Irratiak elkarlanean antolatutako Bertxokok.

2002an Arabako Bertsozale Elkarteak eta Gasteizko Bagare Kultur Elkarteak bertsolari gazteak plazaratzeko Bertsotan Bagare Sariketa ipini zuten martxan. Bost urtetan zehar sariketaren finalaren jokalekua Gasteizko Bagare elkarte ezaguna izan zen.

2007an Gasteizko Bagare elkartea desagertu ondoren, Bertxoko Sariketak hartu zuen haren lekua; Hala Bedi irrati libreko bertsolaritzari buruzko irratsaioaren izen berbera hartu zuen sariketak. 2012.urteko ediziora arte bertsolari gazteak sustatzeko sariketa izan zen; 2013an bikotekako sariketara birmoldatu zen.

>> Bertsolaritzaren Datu Basean xehetasun gehiago

 Bertxoko Sariketa