Bertxoko sariketa

Arabako Bertsozale Elkarteak eta Bagare Kultur Elkarteak abiatutako sariketari lekukoa hartu zion ABEk Hala Bedirekin elkarlanean antolatutako Bertxokok.

2002an Arabako Bertsozale Elkarteak eta Gasteizko Bagare Kultur Elkarteak bertsolari gazteak plazaratzeko Bertsotan BAGARE Sariketa ipini zuten martxan. Bost urtetan zehar sariketaren finalaren jokalekua Gasteizko Bagare elkarte ezaguna izan zen.

2007an Gasteizko Bagare elkartea desagertu ondoren Bagare Sariketa BERTXOKO Sariketa bihurtu zen, Hala Bedi irrati libreko bertsolaritzaren inguruko irratsaioaren izen berbera. 2012. urteko ediziora arte bertsolari gazteak sustatzeko sariketa izan da. 2013an bikotekako sariketara birmoldatu da.

Bertxoko