Aitor Sarasua Bertsopaper Lehiaketa

2021ean egin da lehena. Bertsoaren aldaera guztien presentzia bermatzeaz gain, plazatik harago dauden bertsolariei adierazteko parada ematea da helburua.

Bertsularien Lagunak Elkarteak antolatutako ekimena Euskal Herri guztiko bertsolariei zuzenduta dago. Gazteen eta helduen saila ditu.

Bertsopaper lehiaketa honen helburua bertsoaren aldaera guzien presentzia bermatzeaz gain, plazatik harago dauden bertsolariei adierazteko parada ematea da. Izan ere, tradizioz, Ipar Euskal Herrian, eta Euskal Herri osoan oro har, bertso idatziak leku handia izan du.

Tradizio hori bermatu eta hedatu nahi da, Aitor Sarasua bertsogintzan eta Ipar Euskal Herriko bertso irakaskuntzan eta sustapenean hain leku garrantzitsua izan duena omentzearekin batera.

>> Bertsolaritzaren Datu Basean xehetasun gehiago

Aitor Sarasua Bertsopaper Lehiaketa_kartela