Orain arte egindako bidea eta aurrera begirako erronkak jasotzen dituen argitalpena duzu hauxe.
Kilometroekin ikerketa beka, UIKen ikastaroa eta laster kontu gehiago. Ahozko Lantegia martxa bizian dabil. Ezagutu ezazu gure faktoria!
Ikasturtean bertsolaritza izan duzuen ikastetxeoi zuzendutako ebaluazio galdetegia.
Sustrai Colina, Jon Maia
S. Colina Ja aspertuta nago esan ezin den gaiz cannabisaren kez ta hipokrita usaiz. Bai, ni gaixo bat nauzu aitortu izan dut maiz seguru aski ez dena sendatuko garaiz ordea zure erruz delinkuente bat naiz. J. Maia Nik nahi dut gizarte bat kontzientzia lotan ta ez mugiarazi ideien errotan nola gazte garaitan ia umetxotan neuk`e erre det modu sistematikotan baina ez det erre nahi sistemaren kontran. S. Colina Lotu itzazu eskuak estu korbatara eta jarraitu zazu gaur arte gisara. Minbizi bat iritsi zait biriketara ibilia tabako kaladaz kalada eta kasualidadez hori legala da. J. Maia Horren kontra badegu iniziatiba eta legez uztea da alternatiba zuk zure alderantza nahi zenuke tira legea egiten da guztiei begira eta ezin da egin norberan neurrira. S. Colina Ez zazula hitz egin zinismoan mugan zure hitzek utzi naute eta duda-mudan zuk jarrita baituzu soa soilik zugan ez izan hipokrita zure koiunturan eta sinetsi zazu pertsonen arduran. J. Maia Baina pertsonak ez du horren balioa gauza doan bezela nahiko ongi doa neurtu arrazoia ta ondorioa pentsatzen det ez al den gauza serioa gaitza bezain txarra den erremedioa. S. Colina Benetan harrituta nago ni zurekin bihurtu nahi al nauzu budu baten panpin? Ez naiz ez kalada bat ta ez zigarrokin gaitza txarra dala ta remedioa berdin zertan zabiltzate ba farmazeutikekin? J. Maia Enpresa mundu hortan gaude oso baikor aldiz belarra nun den horma marroi bat hor. Ez nauzu ibiliko barruan aldakor saiatzen naiz itxuraz hitz egiten jator diskurtsoa etxetik ikasita nator.
Aita Donostia musikari finak, gure doinu asko eta asko herriarengandik jasotzeaz gain, bere sentiberatasun eta musika jakinduriaz horniturik eman zizkigun. Horrela 4 abotsetara harmonizaturik argitaratu zuen Zuberoako doinu bikain hau 1927 urtean Gure Herria aldizkarian lehenengo eta gero Oyar otsak liburuxkan, Lili eder bat delakoan eta abar.