Sagardoak Elkartzen Gaitu

Bi urtez antolatu da Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Musika Bulegoak eta Bertsozale Elkarteak sustatuta.

Sagardoak Elkartzen Gaitu

2020ko udan abiatu zen Sagardoak Elkartzen Gaitu ekimena. Sagardo mundua eta euskal sortzaileen ekimenak aktibatzeko helburuarekin sortu zen, eta, hala, bertsolaritza, musika eta sagardotegia lotzen dituen egitaraua osatu zen uztailerako eta abuzturako.

2021eko udan esperientzia errepikatu da, oraingoan, fokua gazte talentuan jarrita.

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Bertsozale Elkarteak eta Musika Bulegoak antolatu dute ekimena.

 

2021eko egitaraua

Afariarekin edo afaririk gabe hartu ahal izan dira emanaldietarako sarrerak.

Hau izan da 2021eko egitaraua: