Maiatzak 25, Zarautz: Gaur Edozertarako Libre

Modelo aretoan izango da, 18:30ean hasita. Bertso saioan sartu ahal izateko, izena eman behar da honako datuak beteta. Sar daitekeen lagun kopurua mugatua da; ondorioz, etortzekoa bazara izena lehenbailehen ematea gomendatzen dizugu. Gehienez, lau gonbidapen eskatu ahal izango dira.

Izena eman izanaren baieztapen mezua jasoko duzu adierazitako posta elektronikoan (begiratu mezu baztergarrietan, badaezpada). Izena ematerako baimendutako kopurua pasa bada, mezua bidaliko zaizu lehenbailehen jada lekurik ez dagoela jakinarazteko.

Datuen tratamenduaren erantzulea: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea.

Helburuak: Partaideen kudeaketa, gure zerbitzuak burutzea, erabiltzaileekin harremana mantentzea, gure jarduerari dagozkion eginkizun legitimoak betetzea, zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzea eta legezko betebeharrak betetzea.

Eskubideak: Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea helbide honetan eska dezakezu: Subijana Etxea. Kale Nagusia, 70, 20150 Amasa-Villabona (Gipuzkoa), posta-elektronikoa: datuenbabesa@bertsozale.eus. Datuen Babesari buruzko informazio zehatzagoa eskuratu dezakezu gure webgunean: www.bertsozale.eus.

.