Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nafarroa

Xabier Silveira Etxeberria

Lesaka, 1976.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

ZANGOZA | Urriak 10

Xabier Silveira Etxeberria Hasierako agurra
Xabier Silveira Etxeberria, Sarai Robles Vitas 8ko nagusia

Xabier eta Sarai Francoren garaian preso egondakoak zarete. Zuek egondako lekua, orain, luxuzko hotel bat dela jakin duzue.

Joanes Illarregi Marzol, Xabier Silveira Etxeberria 8ko txikia

Museo batera joandako bi lagun zarete. Joanes, areto guztiak bisitatu ondoren joan zara Xabierren bila. Xabierrek hantxe jarraitzen du lehendabiziko koadroaren aurrean adi-adi begira.

Xabier Silveira Etxeberria, Xabat Illarregi Marzol 10eko txikia
Bikotea zarete. Orain arte bizimodu erosoa izan duzue ekonomikoki. Gauzak okertu eta arazoak dituzue. Xabier, etxe merkeago batera joan eta luxurik gabeko bizitza bat hasteko prest zaude. Xabatek irudia mantendu nahi du, kosta ala kosta.
Xabier Silveira Etxeberria Puntuari erantzunak

1. Odola ematea / gauza ederra da 2. Lehenik eman behar / gero jasotzeko

Xabier Silveira Etxeberria Bakarka, gaia emanda
Egunero zure laneko bidean ikusten duzu. Gaur, ordea, zerbait arraroa ikusi duzu bere begiradan.
Xabier Silveira Etxeberria Bukaerako agurra

LEITZA | Azaroak 14

Xabier Silveira Etxeberria Hasierako agurra
Xabier Silveira Etxeberria, Eneko Fernandez Maritxalar 8ko nagusia
Xabier eta Eneko psikologoak zarete haur eta gazteen osasun mentaleko zentro batean. Azken urtean zuen laguntza eskatu duten haur eta gazteen kopurua izugarri handitu da.
Sarai Robles Vitas, Xabier Silveira Etxeberria 8ko txikia
Sarai eta Xabier ikasleak zarete eta azterketa bat egin duzue. Sarai, Xabier, bista luzatuz zure erantzunak kopiatzen aritu da. Xabierrek gainditu du. Saraik zuk, ez.
Xabier Silveira Etxeberria, Joanes Illarregi Marzol 10eko txikia

Xabier eta Joanes bikotea zarete. Aspaldiko partez, haurrak aitatxi amatxiekin utzita atera zarete gaur parrandara. Xabier poteoan denbora gutti daramazuenean, Joanesek parranda atzendu eta haurrengana joan nahi duela erran dizu.

Xabier Silveira Etxeberria Puntuari erantzunak
1. Tradizioa ez da / bat eta bakarra. 2. Aldaketak beldurra / ematen ote du?
Xabier Silveira Etxeberria Bakarka, gaia emanda
Ausart sartu zara. Jada ezin duzu atzera egin.
Xabier Silveira Etxeberria Bukaerako agurra

IRUÑEA | Azaroak 28

Xabier Silveira Etxeberria Hasierako agurra
Xabat Illarregi Marzol, Xabier Silveira Etxeberria 8ko nagusia

Osasun zerbitzuetako langileak zarete. Emakume batek bere eskuarekin egin dizuen laguntza eskaera keinuaz ohartu berri zarete. 

Xabier Silveira Etxeberria, Eneko Lazkoz Martinez 8ko txikia

Bikotea zarete. Xabier, Enekok goizeko bortzetan deitu dizu parrandara bere bila joateko. Etxera iritsi eta ohatzean sartu zara lotarako asmoz, baina Eneko ondoan duzu isildu gabe gaueko abenturak kontatzen.

Xabier Silveira Etxeberria Puntuari erantzunak

1. Pelikuletarako / plataforma pila 2.Euskarazko eskaintza / oraindik eskasa 3.Azpititulatuak / izanen balira

Josu Sanjurjo Alzuri, Xabier Silveira Etxeberria 10eko txikia

Lagunak zarete. Josu, Xabierrek Eguberrietako Loteria oparitu dizu. Zuk Josu, ez onartzea eta lagunari bueltatzea erabaki duzu.

Xabier Silveira Etxeberria Bakarka, gaia emanda

8. Bortz urte dira alargundu zinela. Berriz ere bertze pertsona batenganako desira sentitzen hasi zara. 

Xabier Silveira Etxeberria Bukaerako agurra