Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

VIANA | Urriak 14

Xabat Illarregi Marzol Hasierako agurra
Julio Soto Ezkurdia, Xabat Illarregi Marzol 8ko nagusia
Julio eta Xabat jatetxe bat duzue elkarrekin. Asteburu osorako erreserbaz beteta zenuten lokala. Igandea iritsi da, eta berriz ere, batek baino gehiagok huts egin du abisatu gabe.
Urko Gartzia Aleman, Xabat Illarregi Marzol 8ko txikia
Xabat eta Urko lagunak zarete. Hilabete baterako bidaian zoazte elkarrekin. Xabat, Urkoren bila autoz joan zarenean, bere maskota guztiekin zain dagoela topatu duzu.
Ekhiñe Zapiain Arlegi , Xabat Illarregi Marzol 10eko txikia
Xabat eta Ekhiñe gurasoak zarete. Zuen haurraren futbol entrenatzaileak, entrenamenduetan eta partiduetan, batere egokia ez den hizkera erabiltzen duela ikusten duzue. Xabat, zuk berarekin solasteko beharra ikusten duzu. Ekhiñek nahiago du isilik geratu.
Xabat Illarregi Marzol Puntuari erantzunak
1. Emozioak dira / sormenaren giltza 2. Aski bultzatzen al da / gaur egun sormena?
Xabat Illarregi Marzol Ganbarako lana
Orain arte zauria estalita eraman duzu. Gaur, orbaina bistan duzula irten zara kalera.
Xabat Illarregi Marzol Bukaerako agurra

AGOITZ | Azaroak 11

Xabat Illarregi Marzol Hasierako agurra
Xabat Illarregi Marzol, Urko Gartzia Aleman 8ko nagusia
Tanatoestetikan edo hildakoak makillatzen eta prestatzen lan egiten duten bi profesional zarete. Lanean urteak daramatzazuen arren, oraindik ere, zuen lanak hildakoaren familiarengan sortzen duen inpresioak urduri jartzen zaituzte.
Xabat Illarregi Marzol, Idoia Granizo Uribarrena 8ko txikia
Idoia, adinekoen egoitza bateko langilea zara, eta Xabat bertako egoiliarra. Idoia, sukaldera sartu zara eta Xabat aurkitu duzu txokolatea ezkutuan jaten.
Xabat Illarregi Marzol, Ekain Alegre Gil 10eko txikia

Udan sorosle lanetan aritzen diren lagunak zarete. Xabat, Ekainek Aita Mari erreskate barkuan boluntariotza egitea proposatu dizu.

Julio Soto Ezkurdia, Xabat Illarregi Marzol Puntutan
Kuadrillakoak zarete. Asteburu pasa landetxe batera joan zarete, eta tuppersex bat antolatu duzue bertan. Eskainitako produktuak arakatzen hasi berri zarete.
Xabat Illarregi Marzol Ganbarako lana

Kantua entzun duzunean, momentu goxo hura etorri zaizu burura.

Xabat Illarregi Marzol Bukaerako agurra