Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nafarroa

Ioar Tainta Noble

(Lesaka, 1992) Filosofia graduko ikaslea eta haur-zaintzailea da. Lesakako bertso eskolako ikaslea da, Estitxu Arozenaren gidaritzapean. 2011-2012 ikasturtean bertso eskolen irakaslea da. 2006an eta 2010ean Nafarroako eskola arteko txapeldun izan zen,handien eta txikien mailan. Euskal Herriko eskolarteko txapelketan hiru aldiz parte hartu du. 2017an laugarren aldiz hartuko du parte Nafarroako Bertsolari Txapelketan.
Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Auritz, otsailak 19

Joana Ziganda Olano, Ioar Tainta Noble 10eko txikia
Ama-alabak. Zu Ioar ama eta Joana alaba. Paseoan zaudetela, zuk Ioar, alabari komentatu diozu gauzak ahazten hasi zaizkizula.