Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Ekain Alegre Gil

Altsasu, 2001.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

IRURITA | Urriak 7

Ekain Alegre Gil Hasierako agurra
Sarai Robles Vitas, Ekain Alegre Gil 8ko nagusia
Kuadrillakoak zarete. Zuen lagun batek otordu bat antolatu du bere etxean, talde osoa elkartzeko asmoz. Ailegatu zaretenean, mugikorrak kutxa batean sartzeko eskatu dizue.
Ekain Alegre Gil, Eneko Fernandez Maritxalar 8ko txikia

Lankideak zarete. Ekain inprimagailua erabiltzeko esperoan zaude, baina makina okupatuta dago etengabe. Eneko bere oporretako argazkiak inprimatzen ari dela konturatu zara.

Egoitz Gorosterrazu Elizagoien, Ekain Alegre Gil 10eko txikia
Bikotea zarete. Duela lau urte, ume bat adoptatzeko erabakia hartu zenuten. Oraindik prozesuan jarraitzen duzue, berririk gabe. Egoitz zuk ez duzu jarraitu nahi, Ekainek bai.
Ekain Alegre Gil Puntuari erantzunak

Gaia: Ahotsa. 1.Berdina al da ahots / denen oihartzuna? 2.Isiltasunak asko / adieraz dezake

Ekain Alegre Gil Ganbarako lana

Ilusio handiz eman diozu albistea, baina nabaritu duzu ez zaiola gustatu.

Ekain Alegre Gil Bukaerako agurra

AGOITZ | Azaroak 11

Ekain Alegre Gil Hasierako agurra
Idoia Granizo Uribarrena, Ekain Alegre Gil 8ko nagusia

Anai-arrebak zarete. Duela 20 urte, Itoizko Urtegia egin behar zutela eta, etxea utzi beharra izan zenuten. Duela gutti, berriki berreskuratu diren Artozkiko artelanen erakusketan egon zarete.

Ekain Alegre Gil, Julio Soto Ezkurdia 8ko txikia
Ekain, duela zenbait aste Juliori liburu bat utzi zenion irakurtzeko. Gaur itzuli dizu, eta ohartu zara ia orrialde guztietan oharrak eta apunteak daudela.
Xabat Illarregi Marzol, Ekain Alegre Gil 10eko txikia

Udan sorosle lanetan aritzen diren lagunak zarete. Xabat, Ekainek Aita Mari erreskate barkuan boluntariotza egitea proposatu dizu.

Julen Zelaieta Iriarte, Ekain Alegre Gil Puntutan
Anaiak zarete. Elkarrekin bidaia bat egin behar duzue hegazkinez. Dirua aurrezteko, bien artean maleta bakarra eramatea erabaki duzue. Maleta egiten hasi zarete.
Ekain Alegre Gil Ganbarako lana
Kantua entzun duzunean, momentu goxo hura etorri zaizu burura.
Ekain Alegre Gil Bukaerako agurra