Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nafarroa

Eneko Fernandez nagusitu da Agoitzen, eta osatu da finalisten zerrenda

2017/03/26
Apirilaren 8an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den final handirako txartela lortu du Lesakako bertsolariak. Harekin batera, Julio Soto, Xabi Maia, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes 'Itturri', Xabier Terreros eta Julen Zelaieta egongo dira Anaitasunako oholtzan.

Agoitzeko Kultur Etxean jokatu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa. 220 bertsozale bildu dira bertan, saioa bertatik bertara jarraitzeko. Oholtza gainean, sei bertsolari, finalerako postu baten lehian: Joanes Illarregi, Aimar Karrika, Julen Zelaieta, Patxi Castillo, Oier Lakuntza eta Eneko Fernandez. Agoitzeko San Miguel ikastetxeko ikasleen agurrak eman dio hasiera saioari. Fernando Anbustegi aritu da gai-jartzaile lanetan.

Saio puntuagarriaren ostean, Eneko Fernandezek eskuratu du puntu gehien, 394, eta horrenbestez, apirilaren 8an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den final handirako sailkapen zuzena eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Aimar Karrika, Julen Zelaieta, Oier Lakuntza, Joanes Illarregi eta Patxi Castillo.

 

Honela geratu da saioko puntuazioa:

Eneko Fernandez
Aimar Karrika
Julen Zelaieta
Oier Lakuntza
Joanes Illarregi
Patxi Castillo

394
384,5
380,5
361
350
339

 

Horrenbestez, osatu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean ariko diren zortzi bertsolarien zerrenda. Finalaurreko bakoitzeko irabazleari, sailkapenaren araberako hurrengo bost bertsolariak gehitu zaizkio. Hala, Julio Soto, Xabi Maia, Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes 'Itturri', Xabier Terreros eta Julen Zelaieta izango dira Anaitasunako oholtzan izango diren bersolariak. Horrelaxe geratu da finalaurrekoetako faseko azken sailkapena:

 

1

Julio Soto

 

422,5

2

Xabier Maia

 

392,0

3

Eneko Fernandez

 

394

 

 

 

 

4

Eneko Lazkoz

 

401,5

5

Aimar Karrika

 

384,5

6

Ander Fuentes 'Itturri'

 

383,5

7

Xabier Terreros

 

381,5

8

Julen Zelaieta

 

380,5

9

Kotte Plaza

 

377,5

10

Saioa Alkaiza

 

373,0

11

Iker Gorosterrazu

 

370,0

12

Iñigo Olaetxea

 

367,0

13

Josu Sanjurjo

 

364,5

14

Oier Lakuntza

 

361

15

Alazne Untxalo

 

358,0

16

Joanes Illarregi

 

350

17

Patxi Castillo

 

339

18

Mikel Lasarte

 

337,5

Apirilaren 8an jokatuko da finala, 17:00etatik aurrera Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian, eta baita ondorengo salmenta puntuetan ere: Karrikiri denda (Iruñea), Fantxike denda (Elizondo), Okindegia (Lesaka), Maimur liburudenda (Leitza), Xapatero taberna (Etxarri Aranatz) eta Katxetas taberna (Lizarra). Ondorengo egunetan, finalari buruzko xehetasun eta informazio gehiago emango du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Bitartean, eskuragai duzue txapelketako informazio eguneratua, www.bertsozale.eus atarian.

 

 

Finala. Apirialk 8, Iruñea

Julio Soto

Xabi Maia

Eneko Fernandez

Eneko Lazkoz

Aimar Karrika

Ander Fuentes 'Itturri'

Xabier Terreros

 Julen Zelaieta