Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bukatu dira Lesakako finalaurrekorako sarrerak

2019/03/04
Saioaren egunean bertan, igandean, ez da leihatilarik irekiko. Gainerako saioetarako sarrerak eskuragai daude, interneten eta puntu fisikoetan.

Heldu den asteburuan jokatuko dira bigarren eta hirugarren finalaurrekoak, Etxarri Aranatzen eta Lesakan, hurrenez hurren. Azken horretarako sarrera guztiak saldu dira, bai interneten salgai zeudenak, bai eta Lesakako okindegian jarritakoak ere. Horrenbestez, saioaren egunean bertan ez da leihatilarik irekiko. Sarrera inprimatuta edo mugikorrean eraman beharko da, irakurgailu elektronikoetan barra kodea irakurtzeko moduan.

Etxarri Aranazko finalaurrekorako zein finalerako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian erosi daitezke, bai eta finalaren ostean Iruñeko Arrano Elkartean izango den afarirako txartelak ere bai. Etxarriko saioko sarrerak, gainera, herriko Xapatero tabernan ere erosi ahal izango dira. Finalekoak, internetez gain, ondorengo puntu fisikoetan ere eskuratu ahal izango dira: Karrikirin (Iruñea), Fantxiken (Elizondo), Maimurren (Leitza), okindegian (Lesaka), Xapateron (Etxarri Aranatz) eta Olgarenea belar-dendan (Lizarra). Bi kasuetan, Etxarri Aranatzen zein Iruñeko finalean, leihatilan ere izango dira sarrerak salgai, baldin eta aurretik bukatu ez badira.