Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

TAFALLA | Urriak 9

Saioa Alkaiza Guallar Hasierako agurra
Eneko Lazkoz Martinez, Saioa Alkaiza Guallar 8ko nagusia
Eneko eta Saioa lankide nekazariak zarete. Zuen mahastiak zaintzeko bide ekologikoa hautatu zenuten hasieratik. Aurten zuen lehenengo uzta jaso baino lehen, mahats guztia galdu duzue izurrite baten ondorioz.
Saioa Alkaiza Guallar, Alazne Untxalo Erregerena 8ko txikia
Saioa eta Alazne, amatxi-bilobak zarete. Saioa, zure bilobak orduak eta orduak ematen ditu gimnasioan sartuta. Gaur egurra egiteko geldituak zarete. Alazne, bigarren aizkorakada eman duenerako, arnasestuka dabil.
Urko Gartzia Aleman, Saioa Alkaiza Guallar 10eko txikia
65 urteko gizonak zarete. Ttikitan apaizekin ikasi zenuten seminarioan eta sexu abusuak pairatu zenituzten apaiz baten eskutik. Urte asko igaro diren arren zuk Urko jazotakoa publikoki salatu nahi duzu. Saioak ez du horretarako gogorik.
Saioa Alkaiza Guallar Puntuari erantzunak

1. Whatsapp eroriz gero / akabo mundua 2. Aurrez aurre egonda / non dago problema?

Saioa Alkaiza Guallar Bakarka, gaia emanda
Bidaia luzea izan arren, joan zara. Iribarre batekin eskertu dizu.
Saioa Alkaiza Guallar Bukaerako agurra

BERRIOZAR | Azaroak 6

Saioa Alkaiza Guallar Hasierako agurra
Saioa Alkaiza Guallar, Julio Soto Ezkurdia 8ko nagusia
Saioa eta Julio Nafarroako Unibertsitate Publikoko 2 ikasle zarete. 4 eguneko kanpaldia egin duzue bertan ikasketak euskaraz egiteko aukera eskatzeko.
Mikel Lasarte Cia, Saioa Alkaiza Guallar 8ko txikia

Bikotea zarete. Lehenengoz, dantza latinoen klase batera joan zarete. Zuk Mikel segidan hartu duzu erritmoa eta hasi zara gerria mugitzen. Saioa, aldiz, erabat geldirik ikusten duzu.

Saioa Alkaiza Guallar, Alazne Untxalo Erregerena 10eko txikia
Alazne eta Saioa ahizpak zarete. Zuen 88 urteko aitaren bizio bakarra egunean zigarro bat erretzea da. Medikuak uzteko eskatu dio. Alaznek uztea nahi du. Saioak, ez.
Saioa Alkaiza Guallar Puntuari erantzunak
1. Argiaren faktura / ordaintzeko estu 2. Gertatzen ari dena / nork uler dezake?
Saioa Alkaiza Guallar Bakarka, gaia emanda
Ustez gaindituak zenituen beldurrak itzuli zaizkizu.
Saioa Alkaiza Guallar Bukaerako agurra

IRUÑEA | Azaroak 28

Saioa Alkaiza Guallar Hasierako agurra
Julio Soto Ezkurdia, Saioa Alkaiza Guallar 8ko nagusia

Julio eta Saioa Nafarroan lanean ari diren bi irakasle zarete. Erabiltzen dituzuen zenbait testuliburutan ez da Euskal Herriaren inolako aipamenik egiten.

Saioa Alkaiza Guallar, Eneko Fernandez Maritxalar 8ko txikia

Saioa, 16 urteko gazte bat zara. Autobusean  sartu, aulkian eseri, eta musika jarri duzu bozgorailu batean. Eneko zure ondoan eserita dago eta nabaritu duzu muturra okertu duela. 

Saioa Alkaiza Guallar Puntuari erantzunak

1. Zenbat gastatzen dugun / eguberrietan 2.Kontsumo gizartean / opari gehiegi 3.Erosiko bagenu / soilik behar dena.

Saioa Alkaiza Guallar, Joanes Illarregi Marzol 10eko txikia

Gurasoak zarete. zuen seme alabak unibertsitatean daude eta asteburu batzuetan etortzen dira soilik. Gaur Saioa, etxera ailegatu zarenean, Joanes seme alabak txikiak zireneko jostailu batekin jolasten aurkitu duzu.

Saioa Alkaiza Guallar Bakarka, gaia emanda

2. Gasolindegi  bateko langilea zara. Gaueko txandak luzeegiak egiten zaizkizu.

Saioa Alkaiza Guallar, Eneko Lazkoz Martinez Puntutan

Sokatiran lehian dabiltzan bi taldetako lehenengo tiralariak zarete. Tiraldia luze doa, baina tokian geldi segitzen duzue. Elkarri begira zaudete.

Saioa Alkaiza Guallar, Eneko Lazkoz Martinez Sei puntuko motza

Ospitaleko gela berean heriotzaren atarian dauden bi pertsona zarete. Zu, Eneko, damu zara zure bizitzan hainbat gauza egin izanaz; Saioa, aldiz, egin gabekoez damu da.

Saioa Alkaiza Guallar Kartzela

Pilula hartu duzu aurrera jarraitu ahal izateko.

Saioa Alkaiza Guallar Bukaerako agurra