Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

ZANGOZA | Urriak 10

Joanes Illarregi Marzol Hasierako agurra
Mikel Lasarte Cia, Joanes Illarregi Marzol 8ko nagusia
Mikel eta Joanes lantegi berean egiten duzzue lan. 7 hilabetez greban egon ondoren, bihar lanera itzuliko zarete.
Joanes Illarregi Marzol, Xabier Silveira Etxeberria 8ko txikia

Museo batera joandako bi lagun zarete. Joanes, areto guztiak bisitatu ondoren joan zara Xabierren bila. Xabierrek hantxe jarraitzen du lehendabiziko koadroaren aurrean adi-adi begira.

Oier Lakuntza Irigoien, Joanes Illarregi Marzol 10eko txikia

Oier eta Joanes bikotea zarete. Oier, egunero entzuten dituzu berriak eta aktualitatea hurbiletik jarraitzen duzu. Joanesek inoiz ez. Biek uste duzue egiten duzuena dela egin behar dena.

Joanes Illarregi Marzol Puntuari erantzunak

1. Odola ematea / gauza ederra da 2. Lehenik eman behar / gero jasotzeko

Joanes Illarregi Marzol Bakarka, gaia emanda

Egunero zure laneko bidean ikusten duzu. Gaur, ordea, zerbait arraroa ikusi duzu bere begiradan.

Joanes Illarregi Marzol Bukaerako agurra

LEITZA | Azaroak 14

Joanes Illarregi Marzol Hasierako agurra
Joanes Illarregi Marzol, Julen Zelaieta Iriarte 8ko nagusia

Julen eta Joanes intsumiso izateagatik elkarrekin espetxean izandakoak zarete. 20 urte pasa dira soldaduskak derrigorra izateari utzi zionetik. Gaur topo egin duzue aspaldiko partez.

Iker Gorosterrazu Elizagoien, Joanes Illarregi Marzol 8ko txikia
Joanes etxe berri batera bizitzera joan berria zara. Lehendabiziko hotzak hasi eta sua ezin piztu, Iker bizilagunarengana joan zara laguntza eske.
Xabier Silveira Etxeberria, Joanes Illarregi Marzol 10eko txikia

Xabier eta Joanes bikotea zarete. Aspaldiko partez, haurrak aitatxi amatxiekin utzita atera zarete gaur parrandara. Xabier poteoan denbora gutti daramazuenean, Joanesek parranda atzendu eta haurrengana joan nahi duela erran dizu.

Joanes Illarregi Marzol Puntuari erantzunak
1. Tradizioa ez da / bat eta bakarra. 2. Aldaketak beldurra / ematen ote du?
Joanes Illarregi Marzol Bakarka, gaia emanda
Ausart sartu zara. Jada ezin duzu atzera egin.
Joanes Illarregi Marzol Bukaerako agurra

IRUÑEA | Azaroak 28

Joanes Illarregi Marzol Hasierako agurra
Eneko Fernandez Maritxalar, Joanes Illarregi Marzol 8ko nagusia

Bi pertsona lodi zarete. Gizartean somatzen duzuen lodifobiaren kontra zerbait egin beharra dagoela uste duzue.

Julio Soto Ezkurdia, Joanes Illarregi Marzol 8ko txikia

Zu Joanes luxuzko hotel batera autoz iritsi zaren bezeroa zara. Julio hoteleko auto aparkatzailea. Joanes, giltzak berriz bueltan jasotzerakoan autoa zikina dagoela ikusi duzu.

Joanes Illarregi Marzol Puntuari erantzunak

1. Klima aldaketa da / arazo larria 2. Glasgown bildu berriak / zenbait agintari 3.Norena ote lurra / zaintzeko ardura.

Saioa Alkaiza Guallar, Joanes Illarregi Marzol 10eko txikia

Gurasoak zarete. zuen seme alabak unibertsitatean daude eta asteburu batzuetan etortzen dira soilik. Gaur Saioa, etxera ailegatu zarenean, Joanes seme alabak txikiak zireneko jostailu batekin jolasten aurkitu duzu.

Joanes Illarregi Marzol Bakarka, gaia emanda

4. Lantegi bateko enkargatua zara. Bertako zuzendariak langileak estutzeko agindu dizu ekoizpena handitzeko. 

Joanes Illarregi Marzol Bukaerako agurra