Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Alazne Untxalo Erregerena

Ituren, 1989.
Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

TAFALLA | Urriak 9

Alazne Untxalo Erregerena Hasierako agurra
Alazne Untxalo Erregerena, Ekhiñe Zapiain Arlegi 8ko nagusia
Alazne eta Ekhiñe adineko bi emakume zarete. Gazte garaian abortatzeko Londresera joan behar izan zenuten. 40 urte beranduago, hainbat herrialdetan, eskubide horren aldeko manifestazioetako irudiak ikusi dituzue komunikabidetan.
Saioa Alkaiza Guallar, Alazne Untxalo Erregerena 8ko txikia
Saioa eta Alazne, amatxi-bilobak zarete. Saioa, zure bilobak orduak eta orduak ematen ditu gimnasioan sartuta. Gaur egurra egiteko geldituak zarete. Alazne, bigarren aizkorakada eman duenerako, arnasestuka dabil.
Alazne Untxalo Erregerena, Erika Lagoma Pombar 10eko txikia

Alazne eta Erika aspaldiko lagunak zarete. Alazne etxetik atera zarenean eskale bat aurkitu duzu portalean lotan. Erika zure laguna dela ohartu zara.

Alazne Untxalo Erregerena Puntuari erantzunak

1. Whatsapp eroriz gero / akabo mundua 2. Aurrez aurre egonda / non dago problema?

Alazne Untxalo Erregerena Bakarka, gaia emanda

Bidaia luzea izan arren, joan zara. Iribarre batekin eskertu dizu.

Alazne Untxalo Erregerena Bukaerako agurra

BERRIOZAR | Azaroak 6

Alazne Untxalo Erregerena Hasierako agurra
Josu Sanjurjo Alzuri, Alazne Untxalo Erregerena 8ko nagusia

Josu eta Alazne lagunak zarete. Zuen kuadrillako batek minbizia du eta tratamenduaren ondorioz, ilea erori zaio. Elkartasun keinu gisa, zuek ere ilea erabat moztea erabaki duzue.

Patxi Castillo Graciarena, Alazne Untxalo Erregerena 8ko txikia

Alazne eta Patxi bizilagunak zarete. Igande goiza da. Alazne, hilabete honetan 3.aldiz, Patxi zure etxe sarrerako alfonbran lo aurkitu duzu parrandatik bueltan.

Saioa Alkaiza Guallar, Alazne Untxalo Erregerena 10eko txikia
Alazne eta Saioa ahizpak zarete. Zuen 88 urteko aitaren bizio bakarra egunean zigarro bat erretzea da. Medikuak uzteko eskatu dio. Alaznek uztea nahi du. Saioak, ez.
Alazne Untxalo Erregerena Puntuari erantzunak

1. Argiaren faktura / ordaintzeko estu 2. Gertatzen ari dena / nork uler dezake?

Alazne Untxalo Erregerena Bakarka, gaia emanda

Ustez gaindituak zenituen beldurrak itzuli zaizkizu.

Alazne Untxalo Erregerena Bukaerako agurra