Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Saioa Alkaiza da 2021eko Nafarroako txapelduna

2021/11/28

Lehen aldiz finalera iritsi eta txapela jantzi du Saioa Alkaizak, Eneko Lazkozekin buruz burukoa jokatu eta gero. Bertsolaritzaren alde ekarpen handia egin duen Estitxu Arozenak jantzi dio txapela irabazleari.

Finala jarraitzeko bideak eta beste hainbat ohar

2021/11/26

Jarraipen handia izango du igandeko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalak. Hainbat bide izango dira zuzenean jarraitzeko, telebistaz, internetez zein irratiz. Bestelako ohar praktiko batzuk ere azaldu ditu antolakuntzak, besteak beste, Covid ziurtagiririk ez dela eskatuko gogoraraziz. Elur abisua dela eta, gainera, garaiz ibiltzeko deia egin du.

Finalean ez da COVID ziurtagiririk exijituko

2021/11/23

Nafarroako Gobernuak indarrean jarri nahi duen neurriak ez lieke eragingo janari eta edari kontsumiziorik ez duten kultur ekitaldiei. Ondorioz, igandeko finalean ez da ziurtagiririk eskatuko, baina barra ez da irekiko, eta debekatuta egongo da areto barruan jan eta edatea. Entzuleek, gainera, maskara jantzita izan beharko dute saio guztian zehar.

Albiste gehiago

 

Facebook Twitter