Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Julen Zelaieta Iriarte

(Bera, 1980)Haur Hezkuntza ikasi zuen Beran. Fabrikan eta hezkuntzan egin izan du lan. 1993ko martxoaren 25ean hasi zen Bortzirietako bertsoeskolara joaten. Urte hartan Eskolarteko Txapelketan parte hartu eta ordutik gaur arte bertsotan diardu bere ahaleginean. Irakasleak animaturik hasi zen bertso eskolan, bertso-paper lehiaketako lan bat entregatu ostean. Nafarroako eta Euskal Herriko Txapelketetan hartu izan du parte. Hamaika Bertute ekimeneko kide da. 2008. urtetik Xorroxin irratiko esatari. Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapeldun izan zen 2008an. Bat-bateko sariketa eta bertso paperetako lehiaketa hainbat irabazitakoa da.
Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Irurita, martxoak 4

Julen Zelaieta Iriarte, Josu Sanjurjo Alzuri 8ko nagusia
Zu Josu gurasoa zara; zure haurrari eskolako garbantzuak gustatzen ez zaizkiola eta Julen jantokiko sukaldariarengana joan zara nola prestatu azaltzera.
Julen Zelaieta Iriarte Kartzela
Zakarrontzira bota duzu, orduantxe lasaitu zara.

Agoitz, martxoak 26

Julen Zelaieta Iriarte, Patxi Castillo Graciarena 8ko nagusia
Adinean goiti zoazten bi lagun zarete; Bizi osoa lanean eman ondotik nekatuta zaudete, baina oraindik urte batzuk falta zaizkizue jubilatzeko. Zuen seme-alabak aldiz, langabezian daude aspaldian.
Aimar Karrika Iribarren, Julen Zelaieta Iriarte 8ko txikia
Herriko festak dira eta zu Aimar goiz jaiki zara kalea garbitu eta txukuntzera gero aizkolariak baitaude. Julen aizkolaria topatu duzu etxera ezin erretiratu.
Julen Zelaieta Iriarte, Eneko Fernandez Maritxalar Sei puntuko motza
Bikotea zarete; haur bat harreran hartu zenuten, ustez bi hilabetetarako. Epea pasata, familia biologikoak behin-betiko uko egin dio haurrari. Zuk Julen, adoptatu egin nahi duzu, zuk Eneko ez duzu argi ikusten.
Julen Zelaieta Iriarte Kartzela
Sorpresa ona eman dizu.