Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Joanes Illarregi Marzol

(Leitza, 1999) Gaztetatik bertsolaritzan hasitako leitzarra, ikaslea eta Leitzako eta Lekunberriko bertso eskoletako kidea. 2007an hasi zen eskola arteko txapelketan, eta hirutan izan da Nafarroako Eskolarteko txapelduna. Izeta sariketan garaile izandakoa da, eta bitan irabazi du Nafarroako eskolarteko bertsopaper lehiaketa. 2017koa du bere lehen Nafarroako Bertsolari Txapelketa.
Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Lakuntza, otsailak 26

Joanes Illarregi Marzol, Iker Gorosterrazu Elizagoien 8ko nagusia
Institutuko irakasleak zarete. Atsedenaldietan patio zaintzan ibiltzen zarete sarri. Egunero ikusten dituzue gazteak patioan sakelekoari begira.
Aimar Karrika Iribarren, Joanes Illarregi Marzol 10eko txikia
Gurasoak zarete eta 5 urteko haurra duzue. Supermerkatuan zaudetela umeak kasketa harrapatu du goxokirik ez diozuelako erosten. Zu Aimar pentsatzen hasia zara hobe dela goxokiak erostea umea lasaitu dadin. Joanesek, ez dizkio erosi nahi.
Joanes Illarregi Marzol Puntuari erantzunak
"Albisteetan dena gerra ta_heriotza" / "Denen bizitzak ez du balio berdina"

Agoitz, martxoak 26

Eneko Fernandez Maritxalar, Joanes Illarregi Marzol 8ko txikia
Eneko, bikotekidea bilatzeko programa batean onartua izan zarela erranez, telebista kate bateko telefono dei bat jaso duzu. Zuk ez dakizu ezer, harrituta zaude; Joanes zure ama urduri somatu duzu.
Joanes Illarregi Marzol Bukaerako agurra