Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Irati Majuelo Itoiz

(Iruñea, 1993) Itzulpengintza ikasketak egin zituen Gasteizen. Hezkuntza arautuan hasi zen bertsolaritza ezagutzen eta 14 urte zituenetik Eskolarteko Txapelketetan eta zenbait gazte sariketatan abestu du. Txantreako Bertso Eskolako eta Gasteizeko Unibertsitateko Bertso Eskolako kide ohia da. 2011n hartu zuen parte lehenengoz Nafarroako Txapelketan.
Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Uharte, martxoak 5

Irati Majuelo Itoiz, Eneko Fernandez Maritxalar 8ko txikia
Atton-amonak zarete. Eneko aittonak inon diren ziatika, lunbago eta artrosi guztiak omen ditu. Gaur izan duzue bazkaria jubilatuen elkartean eta bazkal ondoren aitona dantzan ari da topera. Irati amona harrituta zaude.