Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Egoitz Gorosterrazu Elizagoien

(Ituren, 1992) Ttikitatik bertsoarekin harremana izan du, osaba Bittor Elizagoien bertsolaria delako; haren final guztietan egona da Egoitz. 13 urterekin hasi zen bertsotan Alazne Untxalorekin, Iturenen. 2 edo 3 urte egin ondotik, Donezteben hasi zen, Estitxu Arozena irakasle zuela, Alazne Untxalo, Iker Gorosterrazu, Amaia Elizagoien, Maialen Belarra eta abarrekin. 2011an Arkaitz Goikoetxea irakasle zuela Oronotzen urte bat egin zuen, eta geroztik Bittor Elizagoien osaba irakasle duela dabil Oronotzen. Basogintza ikasketak ditu, eta gasolindegian dabil lanean.
Biografia osoa BDBn