Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aimar Karrika Iribarren

(Auritz, 1988) Gaur egun, Xiberua, Lapurdi eta Baxe Nafarroako "Bertsolarien Lagunak" bertso elkartearentzat dihardu lanean irakasle gisara. Xalto eta Izeta sariketetan txapeldun izana da eta 18 urte dauzkanetik Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartzen du. 2013an eta 2015ean finalera sailkatu zen.
Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Lakuntza, otsailak 26

Aimar Karrika Iribarren, Oier Lakuntza Irigoien 8ko txikia
Aimar eta Oier bikotea zarete; neguko hotzak direla eta, zuk Aimar, maindire termikoak erosi dituzu eta goxo-goxo egin duzu lo; Oier aldiz izerditan blai iratzarri da.
Aimar Karrika Iribarren, Joanes Illarregi Marzol 10eko txikia
Gurasoak zarete eta 5 urteko haurra duzue. Supermerkatuan zaudetela umeak kasketa harrapatu du goxokirik ez diozuelako erosten. Zu Aimar pentsatzen hasia zara hobe dela goxokiak erostea umea lasaitu dadin. Joanesek, ez dizkio erosi nahi.
Aimar Karrika Iribarren Kartzela
Gogoz kontra bada ere, onartu diozu arrazoia zuela.

Agoitz, martxoak 26

Aimar Karrika Iribarren, Julen Zelaieta Iriarte 8ko txikia
Herriko festak dira eta zu Aimar goiz jaiki zara kalea garbitu eta txukuntzera gero aizkolariak baitaude. Julen aizkolaria topatu duzu etxera ezin erretiratu.
Aimar Karrika Iribarren Kartzela
Sorpresa ona eman dizu.