
Julio Sotok irabazi du 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa
2015/03/28
Julio Sotok irabazi du Elizondoko Baztan pilotalekuan jokatu berri den 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala. 1.250 bertsozalek jarraitu dute finala bertatik bertara. Bigarren postua Xabier Terrerosentzat izan da eta, haren ondotik, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga, Eneko Fernandez, Ander Fuentes, Julen Zelaieta eta Aimar Karrika sailkatu dira.

Juanjo Atxak jantziko dio txapela txapeldunari
2015/03/26
Baztandarra izanik, bailaran urte luzeetan zehar bertsolaritzaren transmisioan egindako lan handia goraipatu nahi da horrela.

Dena prest da Elizondoko finalerako
2015/03/20
Otsailaren 7an Iruñean hasitako Nafarroako Bertsolari Txapelketak amaiera izango du martxoaren 28an, Elizondoko Baztan pilotalekuan arratsaldeko 17:00etatik aurrera jokatuko den finalarekin.

Burlatako bertsoaldiak eta bertsolarien iritziak sarean
2015/03/16
Martxoaren 15ean Burlatan jokatutako azken finalaurrekoaren bertsoaldiak www.bertsoa.com atarian ikusgai daude, baita saio osteko bertsolarien hitzak ere. Kantuan sei bertsolari: Migel Mari Elosegi "Luze", Saioa Alkaiza, Oier Lakuntza, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga eta Aritz Saragueta. Aurkezle lanetan berriz, Maider Ansa.

Eneko Lazkozek irabazi du Burlatako finalaurrekoa eta finaleko zortzikotea erabakita geratu da
2015/03/15
Burlatako Kultur Etxean jokatu den azken finalaurrekoan sakandarrak eskuratu ditu puntu gehien eta haren atzetik izan dira Oskar Estanga, Saioa Alkaiza, Aritz Saragueta, Migel Mari Elosegi "Luze" eta Oier Lakuntza, hurrenez hurren.

Burlatan jokatuko da martxoaren 15ean azken finalaurrekoa
2015/03/12
Burlatako Kultur Etxean hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatzearekin batera, Elizondon martxoaren 28an arituko diren zortzi finalisten izenak jakingo dira.

Berriozar eta Lesakako bertsoaldiak eta bertsolarien iritziak sarean ikusgai
2015/03/11
Martxoaren 7an eta 8an jokatutako finalaurrekoetako bertsoaldiak sarean ikus daitezke www.bertsoa.com atariaren bitartez. Gainera, bi saioetan kantatu zuten bertsolarien hitzak eta iritziak ere jaso dira.

Julio Soto eta Xabier Terreros finalerako lehen sailkatuak, Berriozar eta Lesakako saioak irabazita
2015/03/09
Larunbatean Berriozarko lehen finalaurrekoan Sotok eskuratu zituen puntu gehien eta igandean Lesakako finalaurrekoan berriz, Terreros gailendu zen. Martxoaren 28an Elizondon jokatuko den finaleko lehen bi finalisten izenak erabaki dira honela.

Igandean Lesakan jokatuko da bigarren finalaurrekoa
2015/03/06
Martxoaren 8an izango du segida finalaurrekoetako faseak, Lesakako Harriondoa Kultur Etxean arratsaldeko 17:30ean.

Larunbatean abiatuko da finalaurrekoetako fasea, Berriozarko saioarekin
2015/03/04
Aurtengo edizioak izango dituen hiru finalaurrekoetatik lehena da Berriozarkoa. Herriko Entzunaretoan izango da hitzordua arratsaldeko 17:30ean.