Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nafarroa

Azken txanpan sartu dira Bardoak

2018/03/09
Asteburuan jokatuko diren hiru saioek finalera begira jarriko dituzte Bardoek. Leitzan, Erratzun eta Lesakan jokatuko dira itzulerako bigarren faseko hiru saioak, ostiralean bi eta igandean azkena. Horietatik aterako dira martxoaren 24ko finalean kantatuko duten hiru taldeak.

Ostiralean bi saio izango ditu Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenak eta bat igandean. Ostiralean 21:30 hasita, Erratzuko Zubipunta ostatuan, Baztan-Malerrekako Addams familia eta Iruñeko Topa Bardo Kopa! taldeek kantatuko dute. Pasa den astean adamstarrek eraman zuten jokoan zen puntua.

Ostiralean ere, beste saio bat izango dute Bardoek. Gaztetxean, 22:00etatik aurrera, herriko Aldatzea komeni eta Berako Ibardin: Hiru ta lau dira zazpi taldeak ariko dira herriko gaztetxean. Oraingoz, leitzarrena da abantaila, haiek nagusitu baitziren aurreko asteko saioan.

Igandean amaiera emango saio Bardoetako bigarren faseari. Lesakako Unibertsolariak eta (Larraun da Araitz) Bi dozena taldeetako kideek kantatuko dute. Saioa 17:30ean hasiko da eta ondoren merendua izango da.

Hiru saio hauen ostean ezagutuko dugu aurtengo Bardoetako finalean zein hiru taldek kantatuko duten. Martxoaren 24an jokatuko da finala, Lekunberriko Toki-Alai sagardotegian. Finalerako zein ondorengo afarirako txartelak dagoeneko salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.

 

Beratarrak taldekoak ostiralean kantatuko dute Leitzan.

Bardoak 2018
  • Otsailaren 2tik martxoaren 24ra

  • 16 talde

  • 113 parte hartzaile

  • 74 bertsolari

  • 23 saio