Nafarroa

Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertsolaritza irakasle bat behar du

2016/06/16
Hurrengo ikasturtean Hezkuntza Arautuan bertsolaritza eskolak emateko irakasle bat behar du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Ekainaren 23a arte dago zabalik kurrikulumak bidaltzeko epea.

Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertsolaritza hezkuntza arautuan emateko irakasle bat behar du.

Eskaintzen da:

  • Lanaldi osoko kontratua.
  • Irailaren 1ean hasi eta otsailaren 28an amaitu, luzatzeko aukerarekin.

Eskatzen da:

  • Unibertsitateko diplomatu, lizentziatu edo graduatu titulua izatea.
  • EGA titulua edo baliokideren bat izatea.
  • Bertsogintzan eskarmentua izatea.
  • Gidatzeko baimena eta autoa izatea.
  • Bertsolaritza zein Bertsozale Elkartea ezagutzea.

Baloratuko da:

  • Antzeko lanetan eskarmentua.
  • Sakanan edo Larraunen bizitzea.
  • Kudeaketarako eta bulego lanetarako gaitasuna.

Interesatuek kurrikuluma bidali behar dute nafarroa@bertsozale.eus helbide elektronikora, ekainaren 23rako.