Nafarroako Bertsozale Elkartea

Twitter Facebook

Nafarroa

Ireki da Nafarroako Bertso Eskoletan izena emateko epea

2020/09/07
Irailaren 7tik 27ra bitartean izango da aukera izena emateko, webgune honen bitartez. Haur zein helduentzako 45 talde eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, herrialdeko hainbat herri eta bailaratan. Urriaren 5ean abiatuko dira eskolak.

Izena emateko, bete hurrengo formularioa.

TALDEAK

Iruñerria

01. Arrotxapea (LH 5-6). Astelehenak, 16:00-17:00, NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo

02. Arrotxapea (DBH 1-4). Ostegunak, 16:00-17:00, NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo

03. Arrotxapea (Batxilerra). Ostegunak, 17:00-18:30, NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo

04. Txantrea (LH 6). Ostegunak, 15:30-16:30* Bernat Etxeparen. Irakaslea: Xabier Terreros

05. Txantrea (DBH 1-4). Asteazkenak, 14:10-15:10*, Euskaldunon Biltokian. Irakaslea: Xabier Terreros

06. Alde Zaharra (LH 5-6). Astelehenak, 15:15-16:15, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Saioa Alkaiza

07. Alde Zaharra (DBH 1-4). Asteazkenak, 15:15-16:15, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Saioa Alkaiza

08. Alde Zaharra (Helduak). Astelehenak, 18:30-20:30, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Saioa Alkaiza 

09. Barañain (LH6). Asteazkenak, 15:00-16:00, Haizea Elkartean. Irakaslea: Josu Sanjurjo

10. Barañain (DBH1-4). Astearteak, 17:00-18:00, Haizea Elkartean. Irakaslea: Mikel Lasarte

11. Atarrabia (11-14 urte). Astelehenak, 17:00-18:00, Gaztelekun. Irakaslea: Saioa Alkaiza (Kasu honetan, Karrikaluzen edo www.karrikaluze.eus webgunean eman behar da izena)

 

Larraun-Leitzaldea-Sakana

12. Lekunberri (LH6-DBH2). Astelehenak, 15:15-16:15*. Tokia zehazteke. Irakaslea: Aitor Irastortza

13. Lekunberri (DBH3-4). Astelehenak, 16:30-17:30*. Tokia zehazteke. Irakaslea: Aitor Irastortza

14. Lekunberri (Batxilerra). Astelehenak, 17:45-18:45*. Tokia zehazteke. Irakaslea: Aitor Irastortza

15. Leitza (LH6-DBH1). Ostiralak, 15:30-16:30. Tokia zehazteke. Irakaslea: Xabat Illarregi

16. Leitza (DBH2-4). Ostiralak, 16:30-17:30. Tokia zehazteke. Irakaslea: Joanes Illarregi

17. Altsasu (LH6-DBH2). Ostiralak, 18:30-19:30*. AEK Euskaltegian. Irakaslea: Idoia Granizo

18. Altsasu (DBH 3-Batxilerra). Astearteak, 19:30-20:30*. AEK Euskaltegian. Irakaslea: Idoia Granizo

19. Urdiain (LH4-DBH2). Ostiralak, 17:15-18:15*. Udaletxean. Irakaslea: Idoia Granizo

20. Etxarri Aranatz (LH5-6). Astearteak, 16:30-17:30. Maisu-maistren etxea. Irakaslea: Zehazteke

21. Etxarri Aranatz (DBH1-4). Asteazkenak, 17:45-18:45. Maisu-maistren etxea. Irakaslea: Eneko Lazkoz

22. Lakuntza (LH6-DBH3). Ostiralak, 16:00-17:00*. Kultur Etxean. Irakaslea: Idoia Granizo

23. Irurtzun(LH6-DBH3). Astearteak, 16:15-17:15*. Kultur Etxean. Irakaslea: Aitor Irastortza

 

Baztan/Bidasoa

24. Ituren (LH4-DBH1). Astearteak, 16:00-17:00*. Kontsulta zaharrean. Irakaslea: Iker Gorosterrazu

25. Doneztebe (Helduak). Ostiralak, 18:00-20:00. Herrigunean. Irakaslea: Iker Gorosterrazu

26. Doneztebe (DBH1). Astelehenak, 16:00-17:00*. Herrigunean. Irakaslea: Estitxu Arozena

27. Doneztebe (LH6). Astelehenak, 15:00-16:00*. Herrigunean. Irakaslea. Estitxu Arozena.

28. Lesaka (Helduak). Asteartea, 20:00-22:00. Arrano Elkartea. Irakaslea. Estitxu Arozena.

29. Lesaka (Heldu hasiberriak). Astelehenak, 18:15-19:45*. Arranon. Irakaslea. Estitxu Arozena.

30. Lesaka (17-19 urte). Ostiralak, 18:00-19:30*. Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena

31. Lesaka (14-16 urte). Ostiralak,16:30-18:00*. Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena

32. Lesaka (LH5-DBH1). Asteazkenak, 16:00-17:00*. Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena

33. Lesaka (LH3-5). Asteazkenak, 15:00-16:00*. Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena

34. Bera (13-18 urte). Astearteak, 16:30-18:00*. Beralandetan. Irakaslea: Estitxu Arozena

35. Bera (12-13 urte). Astearteak, 15:30-16:30*. Beralandetan. Irakaslea: Estitxu Arozena

36. Bera (8-12 urte). Astearteak, 14:50-15:30*. Beralandetan. Irakaslea: Estitxu Arozena

37. Etxalar (8-13 urte). Astearteak, 18:30-19:30. Kultur Etxean. Irakaslea: Estitxu Arozena

38. Arantza (8-14 urte). Ostegunak, 16:15-17:45*. Ekaitza Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena

39. Igantzi (8-14 urte). Ostegunak, 18:00-19:00*. Eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena

40. Irurita (8-12 urte). Ostiralak, 15:00-15:45. Tokia zehazteke. Irakaslea: Estitxu Arozena

41. Arizkun (9-13 urte). Astelehenak, 18:00-19:00. Tokia zehazteke. Irakaslea: Estitxu Arozena

46. Elizondo (DBH-Batxilerra). Ostiralak, 18:00-19:30. Arizkunenean. Irakaslea: Xabier Silveira

47. Elizondo (Helduak). Ostiralak, 19:45-21:45. Arizkunenean. Irakaslea: Xabier Silveira

 

Besteak

42. Erroibar (Helduak). Ostegunak, 19:00-21:00*. Erroko Eskolan. Irakaslea: Xabier Terreros

43. Tutera (Helduak). Astelehenak, 19:00-21:00. Tokia zehazteke. Irakaslea: Josu Sanjurjo

44. Lizarra (Helduak). Astearteak, 19:00-21:00. Los Llanos. Irakaslea: Aitor Irazustabarrena

45. Lizarra (9-14 urte). Astearteak, 18:00-19:00. Los Llanos. Irakaslea: Aitor Irazustabarrena

*Talde hauetan ordutegia adostu ahal izango da irakaslearen eta izena emandako ikasleen artean.

IZEN EMATEA ETA ORDAINKETA

Izen ematea telematikoki egin beharko da, ondorengo loturan dagoen formularioa betez, irailaren 7tik 27ra bitarteko epean.Gutxienez, 4 lagunek eman beharko dute izena talde bat osatzeko.

Ordutegia moldatzeko aukera ematen duten taldeetan izena emandako ikasleekin batera adostuko da behin-betiko ordutegia, behin izen emate epea bukatuta. Ordutegia finkatu ostean, ikasleek berretsi beharko dute izen-ematea, urriaren 2ra arte, emailez edo telefonoz. Eskolak urriaren 5ean abiatuko dira.

Ikasturteko matrikularen kobraketa bi kuotetan egingo da, urrian eta otsailean, helbideraketa bitartez. Osasun egoera dela eta, une batetik aurrera ezingo balitz aurrez aurreko eskolarik eman, eskola telematikoak eskainiko zaizkie ikasleei, eta hala nahi ez duenari kobratutakoa itzuliko zaio, galdutakoaren proportzio berean.

Hauek dira 2020/2021 ikasturterako zehaztutako matrikula prezioak.

  • Haurrak: 80€ (Ikasturte osoa)
  • Helduak: 140€ (Ikasturte osoa)

 

Izen ematearekin lotutako kontuetarako, bi komunikazio bide jarriko ditu martxan Nafarroako Bertsozale Elkarteak:

  • Telefonoz: 948143747
  • Emaiez: nafarroa@bertsozale.eus

OSASUN EGOERAREKIN ARDURATSU

Egungo pandemia egoeran, eta batez ere itxialdiak iraun zuen bitartean, inoiz baino ageriago geratu da sormenak pertsonen eguneroko bizitzan izan beharko lukeen garrantzia. Gure eskaintzak, sorkuntzarako atea irekitzeaz gain, euskararekiko lotura mantentzea bermatu zuen iragan ikasturtearen bukaeran. Balore horiei eutsi nahi diegu aurrerantzean ere, abiatzear den ikasturte berriarekin batera.

Dena den, badakigu ez dela ikasturte arrunta izanen, eta denoi dagokigula gure aletxoa jartzea, Covid-19aren pandemia kontrolatuta mantendu eta iraganeko egoeretara ez itzultzeko. Gauzak horrela, Nafarroako Bertsozale Elkarteak protokolo propioa landu du, osasun egoerak eskatzen duen errealitatera egokitzeko. Zehazki, ondorengo neurriak hartuko dituzte gure irakasleek, ardura eta erantzukizun osoz:

  • Eskuen garbiketa, maiztasun handiz, gel hidroalkoholikoa erabilita.
  • 1,5 metroko segurtasun tartea mantentzea ikasleekiko.
  • Maskara higienikoaren erabilera.
  • Ikasgelan erabiliko dituen materialen desinfkezioa, erabili aurretik zein ostean.
  • Material digitalaren erabilera, orrien banaketa eta bestelakoak alboratuz.

 

Ikasleek ere maskara erabili beharko dute Bertso Eskolan, eta denei eskatuko zaie eskuak gelarekin garbitzeko, eskola hasi aurretik. Gainera, aire librean egiteko moduko saioak diseinatuko dira, ahal den neurrian kalean emateko Bertso Eskolak, birusa kutsatzeko aukerak murriztuz.

Denoi dagokigu gure ekarpena egitea, heldu den ikasturtea ahalik eta normalena izan dadin, eta gutxika egoera berri batera pasa gaitezen. Nafarroako Bertsozale Elkarteak ere bere konpromisoa eta ardura hartuko du, neurri guztiak mantenduta ere, bertsolaritzaren eta euskal kulturaren transmisioan urratsak ematen jarraitu ahal izateko.

45 talde eskainiko ditu aurten Nafarroako Bertsozale Elkarteak, hainbat eskualde eta herrietan.