Nafarroa

Eugenio Arraiza hil da

2015/08/14
Bertsolaritzaren alde egindako sustatze lan nekaezinagatik Bertsozale Elkarteko ohorezko bazkidea zen Arraiza. Nafarroako Bertsozale Elkarteko bultzatzaileetako bat izan zen eta bertako lehendakariordea izan zen. Larunbatean Iruñeko hilerrian azken agurra egingo zaio Arraizari.

Goizaldean hil da Eugenio Arraiza  eta larunbatean 12:00etan eskainiko zaio azken agurra Iruñeko hilerrian.

Bertsozale porrokatua zen Arraiza eta lan handia egin zuen bertsolaritza sustatzen eta bultzaten, bereziki Nafarroan. Nafarroako Bertsozale Elkarteko sustatzailea izan zen eta 1983an bertako lehendakariode izendatu zuten. Ondorengo urte guztietan ere laguntza handia eskaini zion Nafarroako Bertsozale Elkarteari. Bertsolaritzaren alde egindako lana handiagatik,  Bertsozale Elkarteko ohorezko bazkidea zen Arraiza.

Bertsolaritzan ez ezik, euskalgintzarekin eta kulturgintzarekin lotutako beste hamaika proiektu sustatu eta lagundu zituen Arraizak.

Bere biografia BDBn