Nafarroa

Bigarren lauhilekorako Bertso Eskola berriak eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak

2022/01/10
Otsailean hasi eta maiatza bukaera bitarte, Bertso Eskola talde berrietan parte hartzeko aukera izanen da, Nafarroako hainbat tokitan. Izen-ematea webgune honetan bertan egingo da.

Ikasturte hasieran egindako Bertso Eskolen eskaintzari, talde gehiago erantsi dizkio Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Otsailean hasi eta maiatza bukaera bitarte, astean behineko maiztasunaz elkartuko dira. Hain zuzen ere, Iruñeko Alde Zaharrean, Antsoainen, Hiruherrin (Atarrabia, Burlata, Uharte), Altsasun, Etxarri-Aranazen, Irurtzunen, Leitzan, Tafallan, Arantzan, Donezteben, Etxalarren eta Erratzun eskainiko ditu NBE-k Bertso Eskola berri horiek. Ikasleek, otsailean ateratako Bertso Eskoletan izena emateko aukera izateaz gain, ikasturte hasieran sortutakoetan eman ahalko dute izena plaza kopuruak baimentzen badu. 

Izena emateko, bete hurrengo formularioa

 

Bertso Eskolak: 

Iruñerria

01. Antsoain LH5-6. Astelehenak, 16:30-17:30, Txoko Gorrin. Irakaslea: Saioa Alkaiza.

02. Hiruherri LH6 (Atarrabia, Burlata, Uharte). Astelehenak, 16:00-17:00, Atarrabian, lekua zehazteke. Irakaslea: Xabier Terreros.

03. Alde Zaharra LH5-6. Asteazkenak, 15:30-16:30 , lekua zehazteke. Irakaslea: Iker Gorosterrazu.

04. Alde Zaharra (DBH 1-2). Asteazkenak, 15:30-16:30, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Saioa Alkaiza

05. Alde Zaharra (Helduak, bertsolaritzaren hastapenak). Astelehenak, 18:00-20:00, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Saioa Alkaiza 

06. Arrotxapea (LH 5-6). Astelehenak, 17:00-18:00, NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo

07. Arrotxapea (DBH 3-4). Astelehenak, 16:00-17:00 NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo

08. Barañain (LH6-DBH1). Ostegunak, 15:30-16:30, Kultur Etxean. Irakaslea: Josu Sanjurjo

09. Sarriguren (LH6-DBH1). Asteazkenak, 15:30-16:30, Oihanburu aretoan. Irakaslea: Josu Sanjurjo. 

 

Larraun-Leitzaldea-Sakana

10. Leitza (LH6-DBH4). Ostiralak, 15:30-16:30, Erleta Ikastetxean. Irakaslea: Xabat Illarregi.

11. Altsasu (LH5-DBH2). Ostiralak, 16:00-17:00, AEK euskaltegian. Irakaslea: Ekain Alegre.

12. Altsasu (DBH3-Batxilergoa). Asteazkenak, 19:15-20:15, AEK Euskaltegian. Irakaslea: Saats Karasatorre

13. Etxarri Aranatz (LH5-DBH1). Asteazkenak, 19:00-20:00*, Karrikestu Elkartea. Irakaslea: Joseba Beltza

14. Lekunberri (LH5-DBH4). Astelehenak, 15:30-16:30*, Ibarberri Ikastetxean. Irakaslea: Aitor Irastortza

15. Irurtzun LH6-DBH4. Astelehenak, 17:00-18:00*, Irurtzungo Kultur Etxean.  Irakaslea: Aitor Irastortza.

 

Baztan/Bidasoa (aurrerago Bertso Eskola berriak eskainiko dira)

16. Ituren (LH4-DBH2). Ostegunak, 17:00-18:00, Eskola zaharrean. Irakaslea: Iker Gorosterrazu

17. Doneztebe (Malerrekako helduak). Ostiralak, 18:00-20:00*, Herrigunean. Irakaslea: Iker Gorosterrazu

18. Doneztebe (LH5  -LH6). Ostegunak, 15:00-15:45*, lekua zehazteke. Irakaslea: Estitxu Arozena

19. Lesaka (Helduak). Ortzegunak, 18:00-20:00, Arrano Elkartean. Irakaslea. Estitxu Arozena.

20. Lesaka (18-20 urte). Igandeak, 12:00-13:30, Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena

21. Lesaka (15-17 urte). Astearteak, 20:15-21:45, Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena

22. Lesaka (12-15 urte). Astelehenak 17:00-18:00, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena

23. Lesaka LH5-6 (10-12 urte). Asteazkenak, 15:00-16:00, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena

24. Lesaka LH3-4 (8-9 urte). Asteazkenak, 16:00-17:00, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena

25. Bera.  Astearteak, 15:00etatik aurrera, Beralandetan. Irakaslea: Estitxu Arozena

26. Arantza (LH3-LH6). Asteazkenak, 17:15-18:00, Eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena

27. Arantza (12-17 urte). Asteazkenak, 18:00-19:00, Baskulan. Irakaslea: Estitxu Arozena

28. Igantzi (8-12 urte). Astearteak, 17:30-18:30, Eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena

29. Etxalar (LH3-LH6). Astelehenak, 15:00-15:45*, lekua zehazteke. Irakaslea: Estitxu Arozena

30. Irurita (8-13 urte). Ostiralak, 15:00-16:00. Eskola zaharrean. Irakaslea: Estitxu Arozena

31. Erratzu (LH3 - LH6). Ostegunak, 16:15-17:00*, lekua zehazteke. Irakaslea: Estitxu Arozena

 

Besteak

32. Erroibar (Helduak). Astelehenak, 18:00-20:00, Erroko Eskolan. Irakaslea: Xabier Terreros

33. Lizarra (Helduak). Astearteak, 19:00-21:00. Los Llanos. Irakaslea: Aitor Irazustabarrena

34. Tafalla (Helduak). Ostegunak, 19:00-20:30, tokia zehazteke. Irakaslea: Josu Sanjurjo. 

 

* Ordutegi moldagarria

 

IZEN EMATEA ETA ORDAINKETA

Izen ematea telematikoki egin beharko da, ondorengo loturan dagoen formularioa betez. Gutxienez, 4 lagunek eman beharko dute izena talde bat osatzeko.

Bigarren lauhilekoko Bertso Eskoletako kuota aldi bakarrean kobratuko da, helbideraketa bidez.

 

Talde berriak eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, maiatza bukaerara arte.