Nafarroa

Ireki da epea Nafarroako bertso eskoletan izena emateko, 2022-2023 ikasturterako

2022/09/05
Irailaren 5etik 30era bitartean izango da aukera izena emateko, webgune honen bitartez. Haur zein helduentzako 40 talde eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, herrialdeko hainbat herri eta bailaratan. Urriaren 3ko astean abiatuko dira eskolak.

Izena emateko, bete hurrengo formularioa: 

TALDEAK

Iruñerria

Arrotxapea (LH 5-6). Asteazkenak, 17:00-18:00*, NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo

Arrotxapea (DBH 1-4). Astelehenak, 17:00-18:00 NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo

Arrotxapea (Batxilergoa). Astelehenak, 16:00-17:00 NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo

Alde Zaharra (LH5-6). Asteazkenak, 15:00-16:00, San Frantzisko ikastetxean. Irakaslea: Iker Gorosterrazu

Alde Zaharra (DBH 3-4). Asteazkenak, 15:15-16:15, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Saioa Alkaiza

Iruñerriko helduak: Hasiberrien taldea. Astearteak, 18:00-20:00, NBEren egoitzan. Irakaslea: Xabier Terreros

Iruñerriko helduak: Sakontze taldea. Astelehenak, 18:00-20:00, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Saioa Alkaiza 

Barañain (LHko taldea). Astearteak, 17:30-18:30*, Alaitz Ikastetxean. Irakaslea: Josu Sanjurjo

Barañain (DBHko taldea). Ostegunak, 15:30-16:30, Kultur Etxean. Irakaslea: Josu Sanjurjo

Sarriguren (LH6-DBH2). Asteazkenak, 15:30-16:30, Oihanburu aretoan. Irakaslea: Josu Sanjurjo. 

Antsoain (LH5-LH6). Astelehenak, 16:45-17:45, Txoko Gorrin. Irakaslea: Saioa Alkaiza. 

Antsoain (DBH). Astelehenak, 15:45-16:45, Txoko Gorrin. Irakaslea: Saioa Alkaiza.  

 

Larraun-Leitzaldea-Sakana

Leitza (LH4-LH6). Asteazkenak, 15:30-16:30*, Erleta Ikastetxean. Irakaslea: Xabat Illarregi.

Leitza (DBH). Asteazkenak, 16:30-17:30*, Erleta Ikastetxean. Irakaslea: Xabat Illarregi.

Altsasu (LH6-DBH2). Asteazkenak, 16:30-17:30, AEK Euskaltegian. Irakaslea: Saats Karasatorre.

Altsasu (DBH3-Batxilergoa). Asteazkenak, 18:00-19:00, AEK Euskaltegian. Irakaslea: Saats Karasatorre

Etxarri Aranatz (LH5-DBH1). Astearteak, 18:30-19:30, Maisu-maistren etxea. Irakaslea: Saats Karasatorre. 

Irurtzun (LH6-DBH4). Astelehenak, 17:00-18:00*, Kultur Etxean. Irakaslea: Aitor Irastortza

Lekunberri (LH6-DBH4). Astelehenak, 15:30-16:30*, Ibarberri Ikastetxean. Irakaslea: Aitor Irastortza

 

Baztan/Bidasoa

Ituren (LH-DBH). Ostegunak, 17:00-18:00*, eskola zaharrean. Irakaslea: Iker Gorosterrazu

Doneztebe (LH5-6). Ostegunak, 15:00-15:50, San Migel eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena

Doneztebe (Malerrekako helduak). Ostiralak, 18:00-20:00*, Herrigunean. Irakaslea: Iker Gorosterrazu

Lesaka (Helduak). Ostiralak, 17:45-19:45, Arrano Elkartean. Irakaslea. Estitxu Arozena.

Lesaka (Helduak, bertsogintzaren hastapenak). Ostegunak, 18:00-19:30*, Arrano Elkartean. Irakaslea. Estitxu Arozena.

Lesaka (18-20 urte). Larunbatak, 10:00-11:30, Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena

Lesaka (15-17 urte). Ostiralak,16:15-17:45, Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena

Lesaka (12-15 urte). Astelehenak, 19:15-20:15, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena

Lesaka LH5-6 (10-12 urte). Asteazkenak, 15:00-16:00*, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena

Lesaka LH3-4 (8-9 urte). Astelehenak, 15:15-16:00, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena

Bera (DBH). Astelehenak, 17:30-18:30, Beralandetan. Irakaslea: Estitxu Arozena

Bera (LH). Astearteak, 13:45-14:40, Labiaga Ikastolan. Irakaslea: Estitxu Arozena

Etxalar (11-14 urte). Ortziralak, 15:45-16:45*, Iharrian. Irakaslea: Estitxu Arozena

Arantza (LH). Asteazkenak, 18:30-19:15, eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena

Arantza (DBH-batxiler). Asteazkenak, 17:30-18:30, eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena

Igantzi (LH-DBH). Astearteak, 17:30-18:30, eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena

Irurita (LH-DBH). Ostegunak, 16:30-17:30*. Errebote plazako eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena

 

Besteak

Erroibar (Helduak). Astearteak, 19:00-21:00. Erroko eskola. Irakaslea: Xabier Terreros

Lizarra (Helduak). Astearteak, 19:00-21:00. Los Llanos. Irakaslea: Aitor Irazustabarrena

Lizarra (LH5-6). Asteazkenak, 17:30-18:30. Zehazteke. Irakaslea: Aitor Irazustabarrena

Tafalla (Helduak). Ostegunak, 19:00-20:30. Jubilatuen Elkartea. Irakaslea: Josu Sanjurjo

 

*Talde hauetan ordutegia adostu ahal izango da irakaslearen eta izena emandako ikasleen artean.

 

IZEN EMATEA ETA ORDAINKETA

Izen ematea telematikoki egin beharko da, ondorengo loturan dagoen formularioa betez, irailaren 5etik 30era bitarteko epean.Gutxienez, 4 lagunek eman beharko dute izena talde bat osatzeko.

Ordutegia moldatzeko aukera ematen duten taldeetan izena emandako ikasleekin batera adostuko da behin-betiko ordutegia, behin izen emate epea bukatuta (denontzako egokia den egunik/ordurik bilatu ezean, gehiengoak posible duen orduan emanen da klasea). Eskolak urriaren 3ko astean abiatuko dira.

Ikasturteko matrikularen kobraketa bi kuotetan egingo da, urrian eta otsailean, helbideraketa bitartez. 

Hauek dira 2022/2023 ikasturteko matrikula prezioak.

  • Haurrak: 80€ (Ikasturte osoa)
  • Helduak: 140€ (Ikasturte osoa)

 

Izen ematearekin lotutako kontuetarako, bi komunikazio bide jarriko ditu martxan Nafarroako Bertsozale Elkarteak:

  • Telefonoz: 948143747
  • Emaiez: nafarroa@bertsozale.eus

 

40 talde eskainiko ditu aurten Nafarroako Bertsozale Elkarteak, hainbat eskualde eta herrietan.