Nafarroa

Loturaren helbidea: /eu/nafarroa

BDB gaur

2011-02-26 Sara

Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

S. Lizaso:		
Sarri askotan eginak gera
			biok kantatzeko zita
			herri, auzo ta elkarteetara
			eginak gera bisita.
			Txoropitoa degula Peña
			sarri pentsatzen hasita
			pentsatu gabe bururatzen zait (bis)
			aurrez aurre ikusita. 
			
A.M. Peñagarikano:	
Baina desberdin dira erabat
			aurrea eta atzea
			ta aurrez aurre gauden ezkero
			nahi nuke garbi jartzea
			besten akatsak kontatzen hemen
			iritsi al da trantzea?
			Askoz hobea ez al da izango (bis)
			nork bereak zuzentzea?	

S. Lizaso:		
Nere ustetan bide hortatik
			ez doa gure auzia
			bertsotarako errespetoa
			zaharrek erakutsia.
			Pentsatu eta gauza asko dut			
			nik esan gabe utzia
			ta zuri buruz sekula ez dut (bis)
			esan nahi dudan guzia. 

A.M. Peñagarikano:	
Itxura danez besteren aurka
			zuk jotzen dezu dultzina
			besten akatsak hola esatea
			ez da gauza atsegina
			bainan hori bai garbi badakit
			banaiz aitortzeko adina
			ez zinakeela azpeitiarra (bis)
			harroputza ez bazina.

S. Lizaso:		
Azpeitiar ta harroan famak
			badu hainbat konpromisu
			errespetoak hala ere nigan
			badu behar hainbat pisu.
			Nere akatsak neuk aitortzeko
			zertan eskatzen didazu?
			Nik ez dadukat zer esanikan (bis)
			zeuk esaten baitituzu. 

A.M. Peñagarikano:	
Hainbat urtetan geratu gabe
			batera eta bestera
			hamaika aldiz zuk esan dezu
			“Peña txoropito zera”!
			“Ta zu harroputz” erantzuten det
			hori bientzat galera.
			Kanta ezazu errespetoan (bis)
			eta moldatuko gera. 

Urbieta, Joxe Joakin "Kaskazuri"

Hil 1932-02-26

"Jose Joakin Urbieta zen bere jatorrizko izena. Oiartzungo "Zurko" baserrikoa izatez. Bizibidez berriz, hargina, baina lanerako baino parrandarako borondate gehiago zuena. Bere bertso eta ateraldien b...