Gipuzkoa

Zabalik dago Gipuzkoako Eskolartekoko izen ematea

2017/12/20
Urtarrilaren 19ra arte luzatuko da bat-bateko txapelketan izena emateko epea.

XXXVIII.edizioa izango du Eskolartekoak 2018koa. Azken urteetan Ikastolen Elkartearekin elkarlanean antolatutako ekimen bat izan da, beraz, idatzizkoaz Ikastolen Elkartea arduratuko da eta bat-batekoaz Gipuzkoako Bertsozale Elkartea.

Bat-batekoa 14-18 urte bitarteko gazteentzat antolatzen da eta kanporaketa guztiak bertso afari formatuan izango dira. Hona hemen aurtengo egutegia:

-Otsailak 16, Zestoan.

-Otsailak 23, Oñatin.

-Martxoak 2, Orion.

-Martxoak 9, Ereñotzun.

-Martxoak 16, Anoetan.

Kanporaketetan bertsolariek egin beharreko lanak ondorengoak izango dira:

-Hasierako agurra (nahi den neurrian).

-4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.

-Binaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso.

-Hirunaka, gaia emanda, 3na kopla trikitiaren laguntzaz.

-Bakarka, puntu bati erantzun eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).

-Bukaerako agurra (nahi den neurrian).

Izena emateko ondorengo datuak bidali beharko dira gipuzkoa.tokieragilea@bertsozale.eus helbidera:

-Izen-abizenak.

-Jaiotza data.

-Bertso-eskola eta irakaslea.

-Telefonoa.

-Email helbidea.

-Norbere argazkia (sorbaldaz gorakoa).

Izen ematea urtarrilaren 19an itxiko da.

 

BDB gaur

2003-05-24 Alaitza

Aitor Mendiluze

I. Elortza:
Oraintxe ari gara
gu negar egiten

A. Mendiluze:
irrifarra eskatu
ta malkoak irten.
Ez dezagun jarraitu
hoiei eragiten
orain besteei utzi
ta gurea eten.

Ainziart, Leon

Hil 1983-05-24

Joana Simona Ducassou (Lehunztarra)rekin 1958ko azaroaren 22an ezkondua. Haurrik ez. Kalifornian egona (1947-1956) eta ondotik Lehuntzen. Lagunartean eta plaza batzuetan ari izan da bere garaian Matti...

Arrosagarai, Joanes (1949-1998)

Jaio 1949-05-24

Joanes Arrossagaray Aintzile (Baxenabarre) herrian sortu zen, Mentaberria baserrian. Aita, Domingo, bertako semea zen eta ama, Mariana, Jatsuarra. Oinarrizko ikasketak eginik, goiz hasi zen lanean. ...

Iruretagoiena, Jexux "Baxakarte"

Jaio 1940-05-24

Izaera zirikatzailea zuen Jexux Iruretagoiena Baxakartek, eta txispa handiko bertsolaria zen. Hainbat gazte txapelketatan parte hartua, Oiartzungoa irabazi zuen 20 urte zituenean. Zumaian Santa eskean...

Lertxundi, Joxe Agustin "Errikotxia"

Jaio 1855-05-24

Pedro Inazio usurbildarra eta Maria Martina berastegiarra zituen guraso. 8 senide ziren eta bera laugarrena zen. Karlisten gerratean Iparraldera ihes egin zuen familia guztiak. Urruñan bizi izan zire...

Ze ederra ta ze polita

Julio Sotok plazaratu zuen 2017 Txapelketa Nagusian, Leitzan, kartzelako lanean.