Gipuzkoa

Gipuzkoako Eskolartekoa - 2016

Finalera iritsi aurretik, Gipuzkoako bost herritan izan ziren XXXVI. Eskolarteko Txapelketaren kanporaketa saioak.

DSC_5383.JPG

Legazpi (16-02-12)

Ane Beloki (Legazpi), Oihana Arana (Eskoriatza), Marixe Ruiz de Austri (Arrasate), Gontzal Belategi (Oñati), Bittor Zubiagirre (Oñati) eta Gartxot Ramirez (Zaldibia) izan ziren parte hartzaileak.

Karlos Ibarguren, Mikel Lersundi eta MIkel Urteaga epaile lanetan aritu ziren eta Asier Iriondo aurkezle lanetan.

Lasarte (16-02-19)

Aitor Balerdi (Hernani), Beñat Mujika (Donostia), Asier Ibarguren (Lasarte-Oria), Jokin Irastortza (Oiartzun), Josu Ibarguren (Oiartzun), Iraitz Sarasola (Ordizia) eta Pello Iriarte (Hernani) izan ziren parte hartzaileak.

Iñigo Legorburu, Aitor Gereñu eta Araitz Muguruza epaile lanetan aritu ziren eta Irati Agirrezaldegi, berriz, aurkezle lanetan aritu zen.

Zarautz (16-02-26)

Jon Ander Iriondo (Azpetia), Ane Peñagarikano (Zarautz), Libe Goenaga (Getaria), Iker Ormazabal (Hernani), Beñat Clemente (Hernani) eta Andoni Mujika (Urnieta).

Eneritz Azkue, Elisa Iztueta eta Leire Beloki epaile lanetan aritu ziren eta Imanol Artola Felix, aurkezle lanetan.

Aretxabaleta (16-03-11)

Aizpea Garmendia (Lazkao), Aritz Irigoien (Oñati), Haizea Arana (Eskoriatza), Aitor Tatiegi (Oñati), Maddi Aiestaran (Beasain) eta Paul Iruretagoiena (Ataun) izan ziren parte hartzaileak.

Antton Aizpurua, Mikel Beloki eta Martin Aramendi izan ziren epaile eta Imanol Artola Felix, aurkezle lanetan aritu zen.

Azkoitia (16-03-17)

Itziar Mendia (Beasain), Naroa Agirre (Urnieta), Urko Arregi (Oñati), Imanol Albizu (Azpeitia), Iker Letamendia (Azpeitia) eta Lierni Rekondo (Lasarte-Oria) izan ziren parte hartzaileak.

Zigor Leunda, Oihana Aranguren eta Ainhoa Mujika epaile lanetan aritu ziren eta Iban Narbaiza, berriz, aurkezle lanetan.

Finala (16-04-17)

Zortzi bertsolarik abestu zuten finalean: Ane Peñagarikano (Zarautz), Urko Arregi (Oñati), Libe Goenaga (Getaria), Beñat Mujika (Donostia), Itziar Mendia (Beasain), Aizpea Garmendia (Lazkao), Gontzal Belategi (Oñati) eta Andoni Mujika (Urnieta).

Epaile lanetan Martin Aramendi, Amaia Otxotorena eta Ainhoa Mujika aritu ziren, eta idazkari bezala Nerea Urra.

Saioko aurkezle lanetan Mikel Artola aritu zen eta Gipuzkoako gai-jartzaile taldeak jarritako gaiak ematen berriz, Saroi Jauregi.

Zortzi bertsolariek egin beharreko lanak ondorengoan izan ziren:

 -       Hasierako agurra (neurri librean)

-       4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.

-       Binaka, gaia emanda, 8ko txikian bina bertso

-       Binaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso

-       Bakarka: puntuari erantzun, eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian)

-       Bukaerako agurra (neurri librean)

Azkenean, Andoni Mujika donostiarrak irabazi zuen Eskolarteko finala eta bigarren Aizpea Garmendia lazkaotarra izan zen. Hauek biek  ordezkatu zuten Gipuzkoa ekainaren 4an Ereñozun egin zen Euskal Herriko Eskolarteko txapelketan.

Txapeldunari txapela Gipuzkoako txapeldun izan berri den Beñat Gaztelumendik jantzi zion eta  Ikastolen Elkarteak antolatutako Eskolarteko idatzizko sariketako sari banaketa ere Coliseoko ekitaldian egin zen. Sari banaketan parte hartu zuten besteak beste,  Arantza Manterolak (Ikastolen Elkartea), Iñaki Muruak (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea) eta Patxi Lejardik (Eibarko Udala).

 

 

 

BDB gaur

1990-07-17 Lazkao

Patxi Iraola

Estalki denak aldegin zuten
buru azalak zuritu,
kopeta hazi eta zimurtu
edertasunak urritu,
eskastasun hau neurekin eta
oraindik kantuz aritu,
soil une honen azpiko horrek
ez al du nahiko meritu?

Hau da galdera «Zerekin dago
soilune horren azpia?»
Hortxe sortzen da nerekin dedan
zentzu guztian izpia,
hor dago nere ilargia ta
hor da nere eguzkia,
naizen moduan hark egiten du
nere izate guztia.

Soil une horren azpian zer dan
hain trebea dan galdera,
hor daude muinak, hor da zentzuna,
ta hor dago ezaguera,
bista galdu zait urte hauetan,
belarrietan sordera,
hoiek guztiak galtzen dijuaz
ilearekin batera.

Erroizenea, Jose Joakin "Txabalategi"

Hil 1819-07-17

"Jose Joakin Erroizena zuen izena. Txabolategi baserrian jaioa; Hemanitik Goizuetara bidean, Urumea ibaiaren ondoan, Txirrita jaiotako Latze-zahar baserriaren inguruan. Behin, kanpoan ari zen lanean...