Gipuzkoa

Gipuzkoako Eskolartekoa - 2015

Finalera iritsi aurretik, Gipuzkoako lau herritan izan ziren XXXV. Eskolarteko Txapelketaren kanporaketa saioak.

2015-Irun-Bertso Eskolen Eguna 914.JPG

Zumarraga-Urretxu (15-02-27)

Gontzal Belategi, Urko Arregi (Oñati), Maddi Etxeberria, Libe Goenaga (Getaria), Oier Etxeberria eta Ane Beloki izan ziren parte hartzaileak.

Oihana Aranguren, Mikel Urteaga eta Martin Aramendi epaile lanetan aritu ziren eta Asier Iriondo aurkezle lanetan.

Lasarte-Oria (15-03-06)

Jon Otegi, Jokin Irastortza (Oiartzun), Iraitz Mateo (Oiartzun), Asier Ibarguren (Oiartzun), Andoni Mujika eta Beñat Clemente izan ziren parte hartzaileak.

Eneritz Azkue, Aitor Gereñu eta Antton Aizpurua epaile lanetan aritu ziren eta Iker Iriarte eta Iñaki Rezusta aurkezle lanetan.

Zarautz (15-03-13)

Naroa Agirre, Marixe Ruiz de Austri (Arrasate), Danel Olano, Maddi Iztueta, Ane Zuazubizkar (Arrasate), Beñat Mujika (Donostia), Iker Ormazabal eta Aitor Alberdi izan ziren parte hartzaileak.

Karlos Ibarguren,Araitz Mugurua eta Leire Beloki epaile lanetan aritu ziren eta Irati Agirreazaldegi aurkezle lanetan.

Azkoitia (15-03-26)

Iraitz Sarasola, Gartxo Ramirez (Zaldibia), Ane Peñagarikano (Zarautz), Jon Ander Iriondo, Iñigo Ibañez, Jone Makazaga, Andre Garaiar eta Paul Iruretagoiena (Araun) izan ziren parte hartzaileak.

Oihana Aranguren, Elisa Iztueta eta Martin Aramendi epaile lanetan aritu ziren eta Iban Narbaiza eta Peru Gabirondo aurkezle lanetan.

Finala (16-04-26)

15:30etan hasi zen Irunen, txapelketako saioa eta kanporaketatik sailkatutako zortzi bertsolariak aurkeztu zituen Eneritz Artetxek.

  • Ane Zuazubiskar
  • Jon Ander Iriondo
  • Paul Iruretagoiena
  • Oier Etxeberria
  • Andoni Mujika
  • Asier Ibarguren
  • Iñigo Ibañez
  • Beñat Mujika

Zigor Leunda, Bakarne Urreaga, eta Ainhoa Mujika izan ziren epaile eta Irene Florentino idazkari lanetan.

Bat-bateko saioan Alaia Martin izan zen gai-jartzaile. 300 entzule inguru bildu ziren Amaia Antzokian. Iñigo Ibañez izan zen txapelduna eta Paul Iruretagoinea txapeldunorde. Beraz, ekainaren 27an ospatu zen Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketako finalean abestu zuten biek.

Agenda

2018-10-26 Eskoriatza Jaialdia

Ikasturte hasierako bertso jaialdia

2018-10-27 Beasain Plaza librea

Txistulari alardea. Bertsolariak

2018-10-28 Zaldibia Plaza librea

Ardiki Eguna. Bertsolariak

Agenda osoa

BDB gaur

2005-10-23 Arrasate

Estitxu Arozena, Aitor Sarriegi

A. Sarriegi:
Iaz ez gisan zatoz
aurten galdetzera
despiste bat izan zen
zure arabera
zurikeri faltsuan
etorri al zera?
Iazko egunak ere
bazuen bezpera. (bis)

E. Arozena:
Aurten oroitzapena
jarri dut lanean
mutilaguna pozik
uzteko planean
zure urtebetetzea
dut oroimenean
Caribeko bidaia
jaso nuenean. (bis)

A. Sarriegi:
Zer nahi dedan galdetuz
zatoz putre-putre
aurten betetzen ditu
hogeita hamar urte.
Behin eskatzen hasita
urte hoien truke
iazko oparia
ikusi nahi nuke. (bis)

E. Arozena:
Gaur niri kaña sartuz
ekin eta ekin
hain garrantzitsua're
zela hau ez nekin;
ez baduzu eskatzen
aurten berdin-berdin
gelditu beharko duzu
muxutxu batekin. (bis)

A. Sarriegi:
Ez zaidazu eskeini
xirri edo muxu
hortan bestela ere
abila zara zu
ta egia da nerekoi
jarria naukazu
ta zuk aurten urterik
betetzen al dezu? (bis)

E. Arozena:
Opari batengatik
nolako mobida
jada galdua duzu
iazko diztira
ba ni ez naiz hasiko
datari begira
zu nere izatea
nahiko opari da. (bis)

A. Sarriegi:
Orain arte genbiltzan
biok elkar maitez
agian konpontzea
hobe bide batez:
laxo bat lotu eta
gauez etor zaitez
eta pentsatuko det
barkatu ala ez. (bis)

E. Arozena:
Gauerako utziaz
laztan ta fereka
erabaki dut noa
ia prisaz beteta
oparituko dizut
aurten kamiseta
gainera Hitzakoa
modan daude-eta. (bis)

Neska zaharrak eta apaizak I

Doinu hau bi bertso sortaz argitaratu zuen Amurizak bere Menditik mundura liburuan, bat "Deskalabrua" izenez (209 orrian) gero Duhalde-Amuriza diskoan kantatua, eta bestea "Neska zaharrak eta apaizak" izenez (224). Ondoren 1986 Txapelketako finalean erabili zuen doinu bera 10/8ko puntu bat erantsita.