Gipuzkoako Eskolartekoa - 2014

Finalera iritsi aurretik, Gipuzkoako bost herritan izan ziren XXXIV. Eskolarteko Txapelketaren kanporaketa saioak. 

Zarautz

Amaia Urbieta (Zarautz), Danel Olano (Getaria),  Unai Sarasua (Zumaia),  Andoni Mujika (Urnieta), Jon Otegi (Oiartzun) eta Aitor Balerdi (Hernani) izan ziren parte hartzaileak eta ordena horretan sailkatu ziren, hurrenez hurren. 

Iban Sukia, Martin Aramendi eta  Iñigo Legorburu izan ziren epaile. Leire Etxeberria getariarra izan zen aurkezle lanetan, txukun-txukun.

 Lasarte

Maddi Etxeberria (Larraul), Jokin Irastorza (Oiartzun), Iraitz Mateo (Oiartzun), Iraitz Sarasola (Ordizia), Gartxot Ramirez (Zaldibia), Ander Garayar (Zarautz) eta Ixak Sarasua (Aretxabaleta) izan ziren parte hartzaileak.

Iban Sukia, Martin Aramendi eta Aitzol Astigarraga izan ziren epaile. Amaia Agirre villabonarra izan zen aurkezle lanetan.

Zumarraga

Ane Beloki (Legazpi), Maider Arregi (Oñati), Gontzal Belategi (Oñati), Mikel Tapia (Ataun), Paul Iruretagoiena (Ataun), Marixe Ruiz de Austri (Arrasate) eta Eneko Araiztegi (Segura).

Gaijartzaile lanetan Nerea Elustondo aritu zen eta Ayerbe ahizpak izan ziren soinua jotzen. Eneritz Azkue, Maite Sukia eta Zigor Leunda aritu ziren epaile lanetan.

Mutriku

Jon Gurrutxaga (Azpeitia), Jon Ander Iriondo (Azpeitia), Josune Arakistain (Itziar), Ekaitz Zubimendi (Deba), Ane Zuazubiskar (Arrasate), Jon Mujika (Villabona) eta Urko Arregi (Oñati).

Gaijartzaile lanetan Eneritz Artetxe aritu zen. Eneritz Azkue, Mikel Lersundi eta Aitzol Astigarraga aritu ziren epaile lanetan.

Azkoitia

Oier Etxeberria (Azpeitia), Iñigo Ibañez (Azpeitia), Mikel Oria (Zerain), Maialen Akizu (Urretxu), Libe Goenaga (Getaria), Ane Peñagarikano (Zarautz), Aratz Igartzabal (Gabiria).

Gaijartzaile lanetan Inaxio Usarralde aritu zen. Iñigo Legorburu, Karlos Ibarguren eta Zigor Leunda aritu ziren epaile lanetan.

Finala

Zortzi bertsolarik abestu zuten finalean: Amaia Urbieta (Zarautz), Aratz Igartzabal (Gabiria), Eneko Araiztegi (Segura), Iñigo Ibañez (Azpeiti), Iraitz Matero (Oiartzun), Jon Gurrutxaga (Azpeiti), Maider Arregi (Oñati) eta Paul Iruretagoiena (Ataun).

Gai jartzaile lanetan Maialen Lujanbio bertsolaria aritu zen. Halere, gaiak Eskolarteko Gai Jartzaile taldeak prestatutakoak dira. Horretarako, gazte gipuzkoar talde bat gaitu dugu Eskolarteko txapelketa honetan. Bi saiotako formazioa jaso dute, ondoren, finalerako gaiak prestatu ahal izateko. Protokoloaren aurkezle lanetan Amaia Agirre bertsolaria aritu zen. Epaile lanetan: Karlos Ibarguren, Zigor Leunda eta Maite Sukia. Hirurak Gipuzkoako Epaile taldeko kide dira. Idazkari lanetan, berriz, Eneritz Artetxe.

Goizeko 11:00etan hasi zen Eskolarteko finalak bi ordu iraun zituen. Saioaren ostean, Eskolarteko bertso paper lehiaketako sariak banatu ziren. Horren ostean, Gipuzkoako Eskolartekoaren irabazlea Maider Arregi oñatiarra izan zela jakinarazi zen. Hainbat bertsolarik parte hartu zuten sari banaketan. Irabazleari txapela Patxi Goikoleak jarri zion. Patxi haurren bertso-eskola mugimenduaren sortzaileetakoa Gipuzkoan; Almen Ikastolako lehen bertso-eskolako sortzaileetako bat hain justu, Xanti Iparragirre eta Juanito Akizurekin batera.

Gipuzkoako Eskolartekoan lehen bi postuak izan dituzten bertsolariak Euskal Herriko txapela irabazteko lehiatuko dira Orion ekainaren 21ean. Bi bertsolariak Maider Arregi oñatiarra eta Iñigo Ibañez azpeitiarra izango dira.