Gipuzkoa

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketarako izen-ematea zabalik dago

2017/01/09
Gaur hasi eta urtarrilaren 30era arte luzatuko da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan izena emateko epea.

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak urtero bezala Ikastolen Elkartearekin elkarlanean antolatu du 2017ko Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa. Bertsopaper lehiaketa eta saio didaktikoak otsailaren 10ean hasiko dira, 14-18 urte bitarteko gazteentzat bat-bateko txapelketa aldiz, otsailaren 17an, azken urteetan bezala bertso afari formatuan.

Bertsopaperen eta saio didaktikoen egutegia:

-Otsailak 10, Azpeitian.

-Otsailak 17, Legazpin.

-Martxoak 3, Oñatin.

-Martxoak 10, Tolosan.

-Martxoak 17, Orion.

-Martxoak 24, Hernanin.

Parte hartzaileei proposatuko zaizkien ariketan ondorengoak izango dira:

-L.H. 3-4: gaia emanda bertso bat edo bi kopla.

-L.H. 5-6: gaia emanda bi bertso edo lau kopla.

-D.B.H. 1-2: gaia emanda bi bertso edo sei kopla.

-D.B.H.3-4 eta batxilergoa: gaia emanda hiru bertso edo sei kopla.

Idatzizko txapelketan zein saio didaktikoetan parte hartzeko mmendizabal@ehi.ikastola.net helbidera idatzi edo 943 44 51 08 telefonora deitu beharko da.

Bat-bateko txapelketa otsailaren 17an hasiko da eta kanporaketa guztiak bertso afari formatuan izango dira. Parte hartzaileek ondorengo ariketak egin beharko dituzte:

-Hasierako agurra (nahi den neurrian).

- 4 oinak emanda 8ko txikian bertso bat.

-Binaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso.

- Binaka / hirunaka, gaia emanda, hiruna kopla trikitiaren laguntzaz.

-Bakarka, puntu bati erantzun eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).

-Bukaerako agurra (nahi den neurrian).

Bat-bateko txapelketan 14-18 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte eta gipuzkoa.tokieragilea@bertsozale.eus helbidera idatzita edo 943 67 05 75 telefonora deituta ondorengo datuak bidali beharko dira izena emateko:

- Izen-abizenak.

- Jaiotza data.

- Bertso-eskola eta irakaslea.

- Helbidea: kalea, zenbakia, kode postala, herria.

- E-mail helbidea.

-Telefonoa. 

- Norbere argazkia (sorbaldaz gorakoa).

Parte hartzaileen artean saioak banatzeko zozketa egingo da izen emate guztiak jaso ondoren.

Bi modalitateetan parte hartzeko izena urtarrilaren 30erako eman beharko da.

BDB gaur

1991-07-20 Legazpi

Euxebio Igartzabal

Egiten badet parranda,
trago batzuek edanda,
hurrengo eguna igaro behar
ohean etzanda,
egiak garbi esanda,
gaztea leheno nintzan da
sarri ni nago sufritzen eta
andreak demanda. (BIS)

Ta egiten badet dantza,
zenbat zabu ta balantza,
gorputza zutik edukitzeko
kezka edo zalantza,
pasa ondoren arratsa,
zer egoera narratza,
gorputza minez, burua ere bai,
eztarria latza. (BIS)

Puzkarra eta eztula,
bate tarterik ez dula,
holakorikan lehenago
ez nun pentsatzen sekula.
Zertarako egin burla?
Zertarako disimula?
Sasoia ere agur egiten
hasia zaigula. (BIS)

Bukatu baina lehenago,
azalduko det zeharo,
behar bada gaur esan dizuet
dan baina gehiago,
oraindik ez naiz akabo;
oraindik ez naiz hain babo,
baina gero ta gertuago dut,
antzemanda nago. (BIS)

Mitxelena, Jose Joakin

Jaio 1924-07-20

...

Topet, Piarres "Etxahun" (1786-1862)

Jaio 1786-07-20

Junes Topet eta Engraxi Etxahunen seme bakarra, arreba bat zuen: Majiena. Engrazi Palento Haritxabaletarekin ezkondua (1808-07-27), gogoz kontra, majorazgotza ez galtzearren. Ezkontza honen atze-aurre...

Bazkaltzean gogoa neukan

Ama Euskadi izeneko kanta Etxahun Irurik 1977 urtean idatzi, eta Mixel Achigar kantariak 1989 kanta txapelketan grabatu ondoren, 1999 urtean Donostiako Elkarlanean argitaletxeak plazaratutako CDtik jaso zuen Jon Maia bertsolariak. Aitor Sarriegik 2007ko Gipuzkoako Txapelketan erabili zuen, zortzi puntura luzaturik, 16ko handia, alegia, egitura honekin: 10 8A 10 8A 8A 8A 10 8A 8A 8A 10 8A 2017ko Txapelketa Nagusian 12ko handira luzaturik erabili zuten B. Lizasok Tolosan, eta S. Lizasok txapeldunari txapela jarri ondoren.