Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Bertsolariak prest, larunbateko finalerako

2019/12/10

2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa larunbatean amaituko da, Donostia Arenan (Illunben) jokatuko den finalarekin. Gaur izan da finalaren prentsaurrekoa Donostiako San Telmo museoan. Bertan izan dira zortzi finalistak, Saroi Jauregi Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakariarekin eta Jon Insausti Donostiako Udaleko Kultura eta Euskarako zinegotziarekin.

Xabier Gaztelumendik jantziko dio txapela aurtengo irabazleari

2019/12/04

Urte luzetan borondatez egindako lan isila aitortu eta eskertu nahi dio horrela Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak.

Finaleko zortzikotea, erabakita

2019/12/01

Azken finalaurrekoa jokatu eta gero, erabaki da nortzuk izango diren Donostia Arenan (Illunbe) kantatuko duten zortzi bertsolariak.

Jon Maiak irabazi du Tolosako finalaurrekoa eta osatu da finala

2019/12/01

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoa jokatu da gaur Tolosako Usabal kiroldegian; finalerako zuzeneko txartela lortu du zumaiarrak.

Tolosan izango da azken finalaurrekoa

2019/11/26

Igandean, abenduaren 1ean, jokatuko da hirugarren eta azken finalaurrekoa Tolosako Usabal kiroldegian; sarrerak agortuta daude.

Beñat Gaztelumendik irabazi du Oiartzungo finalaurrekoa

2019/11/24

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoa jokatu da gaur Oiartzungo Elorsoro kiroldegian; finalean izango da Gaztelumendi abenduaren 14an.

Oiartzunen izango da bigarren finalaurrekoa, igandean

2019/11/19

Azaroaren 24an jokatuko da finalaurrekoa Oiartzungo Elorsoro kiroldegian. Datozen saio guztietarako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Agin Laburuk finalerako txartela lortu du Arrasaten

2019/11/17

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoa jokatu da gaur Arrasateko Uarkape pilotalekuan; finalerako txartela lortu du Laburuk.

Arrasaten jokatuko da lehen finalaurrekoa, igandean

2019/11/12

Azaroaren 17an jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoa Arrasaten. Iganderako, beste finalaurrekoetarako zein finalerako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Finalaurrekoak osatu dira

2019/11/02

Azken final-laurdena jokatu eta gero, erabakita geratuko da nortzuk izango diren finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolariak.

Beñat Gaztelumendik irabazi du Azkoitiko final-laurdena

2019/11/02

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken final-laurdena jokatu da gaur Azkoitiko Baztartxo Antzokian; final-erdietarako zuzeneko txartela eskuratu du Gaztelumendik.

Azkoitian jokatuko da azken final-laurdena

2019/10/29

Bukatzear dira final-laurdenak. Larunbatean jokatuko da azkena eta han erabakiko da zeintzuk izango diren finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolariak.

Oihana Iguaranek irabazi du Azpeitiko final-laurdena

2019/10/27

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final-laurdena jokatu da gaur Azpeitiko Soreasu Antzokian; final-erdietarako txartela lortu du Iguaranek.

Jon Maiak lortu du puntu gehien Eibarren

2019/10/26

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final-laurdena jokatu da gaur Eibarko Coliseo Antzokian; final-erdietarako txartela lortu du Maiak.

Eibarren eta Azpeitian jokatuko dira hurrengo final-laurdenak

2019/10/22

Urriaren 26an jokatuko da hirugarren final-laurdena, Eibarren; laugarrena, berriz, urriaren 27an izango da Azpeitian.

Agin Laburu nagusi Irungo final-laurdenean

2019/10/20

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren final-laurdena jokatu da gaur Irungo Amaia Kultur Zentroan; final-erdietarako txartela lortu du Laburuk.

Eñaut Martikorenak irabazi du Andoainen jokatu den lehenengo final-laurdena

2019/10/19

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehenengo final-laurdena jokatu da gaur Andoaingo Bastero Kultur Gunean; Martikorenak lortu du final-laurdenetarako zuzeneko txartela.

Andoainen eta Irunen jokatuko dira lehen final-laurdenak

2019/10/15

Final-zortzirenak joan dira eta final-laurdenen fasean sartuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Urriaren 19an jokatuko da lehenengoa, larunbatean, Andoainen; bigarrena, berriz, urriaren 20an izango da, Irunen.

Final-laurdenak osatu dira

2019/10/05

Azken final-zortzirena jokatu eta gero, erabakita geratuko da nortzuk kantatuko duten final-laurdenetan.

Mikel Artolak irabazi du Lasarte-Oriako final-zortzirena

2019/10/05

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren zazpigarren eta azken final-zortzirena jokatu da gaur Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean; Artolak bildu du puntu gehien.

Lasarte-Orian jokatuko da azken final-zortzirena, larunbatean

2019/10/01

Urriaren 5ean jokatuko da Lasarte-Orian Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final-zortzirena. Han erabakiko da zeintzuk izango diren final-laurdenetan kantatuko duten bertsolariak. Larunbaterako zein hurrengo saioetarako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Ane Labakak irabazi du Elgoibarko final-zortzirena

2019/09/29

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren seigarren final-zortzirena jokatu da gaur Elgoibarko Herriko Antzokian; final-laurdenetarako txartela lortu du Labakak.

Unai Mendizabalek lortu du puntu gehien Zumarraga-Urretxun

2019/09/28

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bosgarren final-zortzirena jokatu da gaur Zumarraga-Urretxuko Zelai Arizti Aretoan; Mendizabalek lortu du final-laurdenetarako zuzeneko txartela.

Zumarraga-Urretxun eta Elgoibarren izango dira hurrengo final-zortzirenak

2019/09/24

Irailaren 28an, larunbatean, Zumarraga-Urretxura iritsiko da txapelketa; igandean, berriz, Elgoibarren izango da saioa. Saioetarako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Gorka Maizek irabazi du Zumaiako final-zortzirena

2019/09/22

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren laugarren final-zortzirena jokatu da gaur Zumaiako Aita Mari Zineman; final-laurdenetarako txartela lortu du gabiriarrak.

Beñat Lizasok irabazi du Ordiziako final-zortzirena

2019/09/21

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-zortzirena jokatu da gaur Ordiziako Herriko Antzokian; final-laurdenetarako zuzeneko txartela lortu du Lizasok.

Ordizian eta Zumaian izango dira hurrengo final-zortzirenak

2019/09/17

Lehenengo asteburuaren ondoren, badator bigarrena. Bi final-zortziren jokatuko dira hurrengo asteburuan ere: larunbatean, irailaren 21ean, Ordizian izango da saioa; igandean, hilaren 22ean, berriz, Zumaian.

Beñat Iguaranek lortu du puntu gehien Amasa-Villabonan

2019/09/15

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren final-zortzirena jokatu da gaur Amasa-Villabonako Gurea Antzokian; final-laurdenetarako txartela lortu du Iguaranek.

Haritz Mujikak irabazi du Oñatiko final-zortzirena

2019/09/14

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehen final-zortzirena jokatu da gaur Oñatiko Santa Ana Antzokian; final-laurdenetarako txartela lortu du Mujikak.

Lehen saioak Oñatin eta Amasa-Villabonan

2019/09/10

Sarrerak salgai daude, dagoeneko, www.bertsosarrerak.eus webgunean eta, aurrez agortzen ez badira, txarteldegian ere eskuratu ahal izango dira larunbatean zein igandean, 16:00etatik aurrera.

Albiste gehiago