Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Jon Maia Soria

(Urretxu, 1972)

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Eibar

Jon Maia Soria Hasierako agurra
Mikel Tapia Aierbe, Jon Maia Soria 8ko nagusia

Pisukideak zarete. Larunbat gauero, zuen bizilagunek bederatzi urteko haurra bakarrik uzten dute etxean. Zuk, Mikel, salatu egin nahi duzu egoera. Jonek ez.

Jokin Uranga Isuskiza, Jon Maia Soria 8ko txikia

Zuk, Jokin, Jon mekanikariaren tailerrera eraman zenuen autoa IAT edo ITVa pasatu aurretik prest jar zezan. Azterketa teknikoan atzera bota dizute autoa, eta kontu eske etorri zara Jonengana.

Jon Maia Soria, Felix Zubia Olaskoaga Sei puntuko motza

Anaiak zarete. Zuen gurasoek esan dizuete nahikoa denboran mantendu zaituztetela eta baduzuela garaia zuen kasa moldatzen hasteko.

Jon Maia Soria, Unai Muñoa Amundarain 10eko txikia

Ikastetxe bateko jangelako arduradunak zarete. Apustua egin zenuten gero eta janari osasungarriagoa jartzeko, baina konturatu zarete umeek gero eta kexa gehiago dutela janariarekin. Jon, Unaik berriro atzera egitea proposatu dizu.

Jon Maia Soria Kartzela

Emagina zara. Eskuak garbitzen ari zara, malkoei eutsi ezinik.

Jon Maia Soria Bukaerako agurra

Tolosa

Jon Maia Soria Hasierako agurra
Oihana Iguaran Barandiaran, Jon Maia Soria 10eko nagusia

Abokatuak zarete. Torturatzaile batek bere delitua onartu dizuen arren, epaiketan hura defendatzea erabaki duzue.

Iban Urdangarin Lardizabal, Jon Maia Soria 8ko txikia

Etxea berritu behar zenuela eta, zuk, Iban, Jon langilea kontratatu zenuen. Lanetik etxera itzuli zarenean, sofan topatu duzu.

Jon Maia Soria, Haritz Mujika Lasa Sei puntuko motza

Alderdi bereko bi politikari zarete. Hauteskundeak irabazi eta boterera iritsi zineten arren, programako puntu asko ez dituzue bete. Zuri, Jon, Haritzek esan dizu berriro ez zenuketela aurkeztu behar.

Jon Maia Soria, Beñat Lizaso Alberdi Puntutan

Telebistako sukaldaritza-lehiaketa bateko epaileak zarete. Parte-hartzaileek prestatutako platerak probatzeko unea da.

Jon Maia Soria Kartzela

Telefonoak jo du. Begiratu duzu, eta berriz ere zenbaki bera da.

Jon Maia Soria Bukaerako agurra

Donostia

Jon Maia Soria Hasierako agurra
Jon Maia Soria, Agin Laburu Rezola 8ko nagusia

Biok lan egiten duzuen enpresan, lehen sorospeneko ikastaro bat antolatu dute lanorduetatik kanpo. Zuk, Jon, ez duzu ikastaroan parte hartzeko asmorik. Aginek, ordea, izena eman du.

Alaia Martin Etxebeste, Jon Maia Soria 8ko txikia

Zu, Alaia, okina zara. Iluntzero, ixteko ordua hurbiltzen denean, oparitu egiten dituzu sobran geratutako ogiak. Azkenaldian, Jon bezeroa zortziak bost gutxian sartzen da okindegian egunero.

Jon Maia Soria Puntuari erantzunak

Litxarreriak. 1. Umeen aitzakian / helduok barrura 2. Behin jaten hasiz gero / gelditu ezina 3. Ahoa gozatuaz / haginak hondatu

Jon Maia Soria, Nerea Elustondo Plazaola 10eko txikia

Portuko langileak zarete. Arrantza-ontzi batean etorkin-talde bat ezkutatuta dakartela konturatu zarete.

Jon Maia Soria Bakarka, gaia emanda

Eskultorea zara. Adineko jendearen bakardadea ikusarazteko, amona baten eskultura bat egin duzu. Ehunka lagun daude ilaran jarrita, zure eskulturaren ondoan argazkia ateratzeko zain.

Jon Maia Soria Bukaerako agurra

 

Facebook Twitter