Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Jokin Uranga Isuskiza

(Azpeitia, 1980)

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Elgoibar

Jokin Uranga Isuskiza Hasierako agurra
Unai Gaztelumendi Arandia, Jokin Uranga Isuskiza 8ko nagusia

Festarik festa lan egiten duzuen tabernariak zarete. Orain arte, beltzean kobratu duzue. Lehen aldiz kontratu bidez lan egingo duzuela esan dizuete, baina gutxiago kobratuta. Zu, Unai, ados zaude; Jokin, ordea, ez.

Endika Igarzabal Murua, Jokin Uranga Isuskiza 8ko txikia

Pisukideak zarete. Zu, Jokin, nazkatu zara goizero Endikaren azpiko arropa lurrean ikusteaz.

Jokin Uranga Isuskiza Puntuari erantzunak

Sare sozialak. 1. Instagram eta Tinder / guztion eskura 2. Harremanetarako / aukera zabala

Jokin Uranga Isuskiza, Iñaki Gurrutxaga Zubimendi 10eko txikia

Jokin semea eta Iñaki gurasoa zarete. Jokin, Iñaki duela hilabete erretiratu zen. Denbora pasatzeko zer egin ez dakiela eta, zure etxeko lanak egiten pasatzen du eguna.

Jokin Uranga Isuskiza Kartzela

Berriro egin dituzu oposizioak. Oraingoan ere ez duzu azterketa gainditu.

Jokin Uranga Isuskiza Bukaerako agurra

Eibar

Jokin Uranga Isuskiza Hasierako agurra
Felix Zubia Olaskoaga, Jokin Uranga Isuskiza 8ko nagusia

Eskolan elkarrekin ibilitakoak zarete. Hogei urte pasa eta gero, aurten lehen aldiz, gelako afaria antolatu dute. Zuk, Felix, joateko asmoa duzu. Jokinek ez.

Jokin Uranga Isuskiza, Jon Maia Soria 8ko txikia

Zuk, Jokin, Jon mekanikariaren tailerrera eraman zenuen autoa IAT edo ITVa pasatu aurretik prest jar zezan. Azterketa teknikoan atzera bota dizute autoa, eta kontu eske etorri zara Jonengana.

Unai Muñoa Amundarain, Jokin Uranga Isuskiza Sei puntuko motza

Hamar urteko ume baten gurasoak zarete. Aurten Eurodisneyra joan nahi duela eta, itsulapikoa eskuetan duela etorri zaizue.

Jokin Uranga Isuskiza, Gorka Maiz Alustiza 10eko txikia

Bi senide nerabe zarete. Duela hamar urte gurasoak banandu zirenetik, ez duzue harremanik izan amarekin. Orain, zaintza partekatua eskatu du. Jokin, Gorkak esan dizu aukera eman behar zenioketela.

Jokin Uranga Isuskiza Kartzela

Emagina zara. Eskuak garbitzen ari zara, malkoei eutsi ezinik.

Jokin Uranga Isuskiza Bukaerako agurra

Tolosa

Jokin Uranga Isuskiza Hasierako agurra
Jokin Uranga Isuskiza, Beñat Lizaso Alberdi 10eko nagusia

Zuen bigarren etxebizitza alokagai jarri duzue. Ijito-familia bat azaldu da alokatzeko prest. Haiei ez alokatzea erabaki duzue.

Jokin Uranga Isuskiza, Haritz Mujika Lasa 8ko txikia

Zu, Jokin, goizeko seietan kiroldegira joan zara, lanera joan aurretik zintan korrika egiteko asmoz. Haritz jubilatuak aurre hartu dizu, eta okupatuta dauka zinta.

Oihana Iguaran Barandiaran, Jokin Uranga Isuskiza Sei puntuko motza

Oihana gurasoa eta Jokin semea zarete. Gabon-gaua elkarrekin pasatu izan duzue orain arte. Oihana, Jokinek esan dizu aurten bikotekidearen familiaren etxera doala afaltzera.

Iban Urdangarin Lardizabal, Jokin Uranga Isuskiza Puntutan

Inauteriak urruti dauden arren, mozorroa pentsatu eta karroza egiten hasteko garaia da. Lehiaketa irabazteko modukoa egin nahi duzue.

Jokin Uranga Isuskiza Kartzela

Telefonoak jo du. Begiratu duzu, eta berriz ere zenbaki bera da.

Jokin Uranga Isuskiza Bukaerako agurra

 

Facebook Twitter