Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Beñat Lizaso Alberdi

(Azpeitia, 1982)

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Ordizia

Beñat Lizaso Alberdi Hasierako agurra
Ane Zuazubiskar Iñarra, Beñat Lizaso Alberdi 8ko nagusia

Ane eta Beñat, kargu politiko garrantzitsuak izan dituzue hainbat urtez. Hori dela eta, hainbat pribilegio ekonomiko dagozkizue bizi zareten artean. Zuk, Ane, uko egingo diezu pribilegio horiei. Beñatek, ordea, ez du horretarako asmorik.

Beñat Lizaso Alberdi, Manex Mujika Amunarriz 8ko txikia

Bi lagunentzako kanpin-denda bat erosi zenuten. Mendira joan zarete, eta, traste guztiak barrura sartu dituzuenean, ohartu zarete ez dagoela biontzako tokirik.

Beñat Lizaso Alberdi Puntuari erantzunak

Azokak. 1. Jubilatu ugari / biltzen da azokan 2. Gazteak joaten dira / supermerkatura

Aitor Urbieta Aizpurua, Beñat Lizaso Alberdi 10eko txikia

Duela urtebete, zuk, Aitor, Beñat errefuxiatua hartu zenuen etxean. Aitor, gaur Beñatek esan dizu lana aurkitu duela eta alokairuan bizitzeko etxe bila hasiko dela.

Beñat Lizaso Alberdi Kartzela

Informatikaria zara. Ekarri dizuten ordenagailuaren edukia ikusita, ez dakizu salaketa jarri edo ez.

Beñat Lizaso Alberdi Bukaerako agurra

Irun

Beñat Lizaso Alberdi Hasierako agurra
Beñat Lizaso Alberdi, Maider Arregi Markuleta 8ko nagusia

Anai-arrebak zarete. Gurasoen etxea zena herentzian jaso eta alokairuan jartzea erabaki duzue. Zuk, Beñat, merkatuak agintzen duen prezioan alokatu nahi duzu etxebizitza. Maiderrek ordea ez du prezioarekin espekulatu nahi.

Beñat Lizaso Alberdi, Agin Laburu Rezola 8ko txikia

Bizilagunak zarete. Zuen auzoan uso mordoa dabil azkenaldian. Zu, Agin, nazka-nazka eginda zaude. Beñatek jaten ematen die egunero.

Beñat Lizaso Alberdi, Unai Gaztelumendi Arandia Sei puntuko motza

Zuen gurasoak bananduta daude. Zeinek opari hobea egin ari zaizkizue azken boladan.

Beñat Lizaso Alberdi, Haritz Mujika Lasa 10eko txikia

Enpresa berean egiten duzue lan. Zuk, Beñat, komertzial-lanetan daramatzazu hogei urte. Gaur, Haritz pertsonal-burua etorri zaizu esanez lanpostua mantentzekotan txinera ikasi beharko duzula.

Beñat Lizaso Alberdi Kartzela

Itxarongelan zaude operazioa hasteko zain. Damutu egin zara, eta alde egin nahi duzu.

Beñat Lizaso Alberdi Bukaerako agurra

Tolosa

Beñat Lizaso Alberdi Hasierako agurra
Jokin Uranga Isuskiza, Beñat Lizaso Alberdi 10eko nagusia

Zuen bigarren etxebizitza alokagai jarri duzue. Ijito-familia bat azaldu da alokatzeko prest. Haiei ez alokatzea erabaki duzue.

Beñat Lizaso Alberdi, Oihana Iguaran Barandiaran 8ko txikia

Bikotea zarete. Proba egiteko, zuen datuak sartu dituzue ligatzeko aplikazio batean. Ehuneko bosteko bateragarritasuna duzuela atera zaizue.

Beñat Lizaso Alberdi, Iban Urdangarin Lardizabal Sei puntuko motza

Lagunak zarete. Kalean oinez zoaztela, Ertzaintzaren auto bat ikusi duzue gaizki aparkatuta. Ertzainak pareko kafetegian daude lasai. Beñat, kargu hartzera joatea proposatu dizu Ibanek.

Jon Maia Soria, Beñat Lizaso Alberdi Puntutan

Telebistako sukaldaritza-lehiaketa bateko epaileak zarete. Parte-hartzaileek prestatutako platerak probatzeko unea da.

Beñat Lizaso Alberdi Kartzela

Telefonoak jo du. Begiratu duzu, eta berriz ere zenbaki bera da.

Beñat Lizaso Alberdi Bukaerako agurra

Donostia

Beñat Lizaso Alberdi Hasierako agurra
Beñat Lizaso Alberdi, Oihana Iguaran Barandiaran 8ko nagusia

Bikotea zarete. Eskiatzera joan nahi duzue, baina ez daukazue dirurik. Zuk, Beñat, gurasoei eskatu nahi diezu dirua. Oihanak, ez.

Beñat Gaztelumendi Arandia, Beñat Lizaso Alberdi 8ko txikia

Gaztelumendi eta Lizaso lagunak zarete. Zuk, Gaztelumendi, zerbait esaten duzun bakoitzean, gaia edozein dela ere, Lizasok beti gehitu behar izaten du azken hitza.

Beñat Lizaso Alberdi Puntuari erantzunak

Angulak. 1. Iritsi da angulak / jateko garaia 2. Anguletan sekula / ibili al zara? 3. Jaki garestiak nahi / prezio merkean

Beñat Lizaso Alberdi, Ane Labaka Mayoz 10eko txikia

Bortxaketa bat jasan duen neska gazte baten gurasoak zarete. Zuen alabaren intimitatea zaintzen saiatu zareten arren, zuen etxe atarian telebista kamera ugari pilatzen dira egunero.

Beñat Lizaso Alberdi Bakarka, gaia emanda

Azal beltzaranekoa zara. Euskal hiztun gehienek gaztelaniaz egiten dizute lehen hitza.

Beñat Lizaso Alberdi Bukaerako agurra

 

Facebook Twitter