Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa Bertsotan 2019

84 bertsolarik hartu dute parte Gipuzkoa Bertsotan ekimenean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatzeko balio izan duen fasean. Horietatik 34 bertsolari sailkatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako.

Maiatzaren 4tik 25era 14 saio jokatu dira Gipuzkoako beste hainbeste herritan. Sailkapen fasea izateaz gain, Gipuzkoa Bertsotanek bertsolari berriak oholtzan trebatzeko balio izan du, baita Gipuzkoako bertsolaritzaren bizitasuna agerian uzteko ere.